147. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04593 PB/da. Jendaurreko informazioa. Baztanen obrak egiteko baimen-eskaera

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Gestión Ambiental de Navarra SA.

Ibaiaren edo errekaren izena: Amaiurko Erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa - 1.0100.

Tokia: Urrasun.

Udal mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obraren xedea da Nilsa enpresaren saneamenduko kolektorearen oinarrian, Amaiurko Errekarekin gurutzatzen den tokian, gertatzen ari den sifoi efektua konpontzea. Horretarako, eta oztopo hori iragazkor bihurtzeko, ur lasterrak eta ur geldiak izanen dituen arrapala bat eraikiko da, isurbide irekiekin, arrain populazioen migrazioa ahalbidetzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko ekainaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2309404