2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
EB-Biurranako unitatea urbanizatzeko proiektua behin betiko onartzea
Alkatetzaren 2023ko ekainaren 21eko 265/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onartu zen EB-Biurranako unitatea urbanizatzeko proiektua.
Hasierako onarpenaren iragarkia 2023ko martxoaren 16ko 54 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta ez zen alegaziorik aurkeztu.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 72.4 eta 134.5 artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, jende guztiak horren berri izan dezan eta dagozkion ondorio guztietarako.
Lesakan, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2310411