2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Alkateordeen izendapena
Lesakako Udaleko alkateak, ekainaren 29ko 286/202. Ebazpenaren bidez, xedatu du alkateorde hauek izendatzea:
–Lehen alkateordea: Argiñe Ordoki Urkixo.
–Bigarren alkateordea: Eneko Fernandez Maritxalar.
–Hirugarren alkateordea: Ione Fagoaga Echarte.
Halaber, ebatzi da izendatuei ebazpena pertsonalki jakinaraztea; ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan argitaratzea eta Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen osoko bilkuran.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, bete dadin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Lesakan, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2310401