147. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Ezkontzak Egiteko Eskumena Eskuordetzea

Leitzako alkateak ebazpen hau onartu du:

Udalean ezkontza zibilak egin eta ezkondu asmokoek aipatu ezkontzak, alkatetzaren eskuordetzea Leitzako Udaleko zinegotziek egitea eskatzeko aukeraren aitzinean.

40/2015 Legearen 12. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat,

ERABAKI DUT:

1.–Udal honetako zinegotzi guztiak eskuordetzea karguan dauden bitartean, Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumenerako, ezkondu asmokoek hala eskatzen dutenean.

2.–Eskuordetze horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Leitzan, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, David Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2310415