2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Deikazteluko Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 23an, honako ebazpen hau eman zuen:
Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluetan ezarritako aginduak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
EBAZTEN DUT:
Alejandro Goñi Ochotorena alkateordearen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizun guztiak, uztailaren 2tik 9ra bitartean, biak barne.
Deikaztelun, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Iñaki Suso Espadas.
Iragarkiaren kodea: L2309902