2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Bide publikoa zenbakitzea. Hasierako onespena
Alkatetzaren ekainaren 27ko 343/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da udalerri honetako kale-tarteak zenbakitzea, jarraian adierazitako moduan.
Ikusi da herri honetako kale honi zenbakiak jartzeko izapidetu den espedientea:
–Ibero: Zorroka kalea.
Ikusi dira, batetik, udal idazkariaren txostena eta, bestetik, aholkulari teknikoarena (biak dira 2023ko ekainaren 27koak), bide publikoaren zenbakitze berriari buruzkoak. Zenbaki horiek ezarri dira, hain zuzen, honako honi jarraikiz: 2020ko apirilaren 29ko Ebazpena, Idazkariordetzarena, ebazpen hau argitaratzen duena: 2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzarena eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Erakundeekiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiarena, udalei udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak ematen dizkiena.
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Hasiera batez onestea udalerri honetako bide publikoak modu honetan zenbakitzeko erabakia:
Ibero. Zorroka kalea.
–4. poligonoko 569. lurzatia. Zorroka kalea, 11.
–4. poligonoko 366. lurzatia. Zorroka kalea, 13.
–4. poligonoko 452. lurzatia. Zorroka kalea, 15.
Bigarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, aldaketak ukitutakoek egoki irizten dituzten alegazioak edo oharrak egin ditzaten. Dena den, alegazio eta ohar horiek zenbakitze proiektua behin betiko onetsi aurretik ebatzi beharko dira.
Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Oltza zendean, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2310312