146. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3732E/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, "Dirulaguntzak, espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresentzat, 30 urtetik beherako langabeak kontratatzeagatik" deialdiaren gastua baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 674092.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 10ean emandako 168E/2023 Ebazpenaren bidez, 500.000 euroko gastua baimendu zen dirulaguntzak emateko espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzearren; hain zuzen, 2023rako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: "Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241205 partida.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 168E/2023 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 1.000.000 euro gehitzea deialdi honetara bideratu den partidan: deialdia, espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi honetarako baimendutako gastua aldatzea kredituari 1.000.000 euro gehitzeko: espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako gazte langabeak kontratatzea sustatzeko dirulaguntzen deialdia.

2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari 1.000.000 euro gehitzeko. Diru hori 2023rako gastu-aurrekontuko partida honen kargura ordainduko da: 950001 96100 4709 241205 partida, "Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala" izenekoa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko ekainaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2309101