146. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

106/2023 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako udalentzako dirulaguntzen deialdi bat onesten baita beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduketak egin ditzaten 2023an. DDBN identifikazioa: 703499.

SITNA-Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren 2016-2019 eperako Plan Estrategikoak ezarri zuen, bere ildo estrategikoen artean, Helpbidea izeneko web aplikazioa sortzea, hots, web bisore geografiko bat, SITNA APIan oinarritua, ahalbidetzen duena Nafarroako posta helbide bat aurkitzea, hainbat irizpide konbinatuz: udalerria, entitate bakana, bidea, ataria, etxearen izena edo helpbideako IDa (helbidearen identifikatzaile unibokoa).

Hura ezartzearen ondorioz, eta Nafarroako Foru Komunitatean hainbeste eraikin sakabanatu izanik, beharrezkoa da udalak bultzatzea beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduketak egin ditzaten, azkeneko helburua izanik eraikin horiek errazago aurkitu ahal izatea, bereziki larrialdi zerbitzuek.

Horretarako, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrek honako partida hau dute: 054001 02500 4609 134102, "Babes zibilerako seinaleztapena finantzatzea". Haren xedea da finantzatzea udalek beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko egiten dituzten jarduketak, 2023an gauzatzen badituzte.

Urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak babes zibilaren eta larrialdien arloetan dituen zerbitzuak kudeatzea.

Ondorio horiekin, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarrita dago. Artikulu horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko dituela. Horrela, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuragai izanen dituzte, eta segurtatuko dira publikotasunaren, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta kontrolaren printzipioak.

Horrenbestez, ikusirik espedientean dauden txostenak, eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuaren aldeko txostena dagoenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako udalentzako dirulaguntzen deialdi bat, beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduketak egin ditzaten 2023an. Deialdiaren oinarriak ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. 10.000 euroko gastua baimentzea, guztira, 2023rako Nafarroako Gobernuaren gastu-aurrekontuko honako partida honen kargura: 054001 02500 4609 134102, "Babes zibilerako seinaleztapena finantzatzea".

3. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Deialdi honen, oinarri arautzaileen eta egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute interesdun diren administrazio publikoek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Administrazio publiko ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera.

Iruñean, 2023ko ekainaren 16an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

NAFARROAKO UDALENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, BEREN ERAIKIN SAKABANATUAK LOKALIZATZEKO ETA SEINALEZTATZEKO JARDUKETAK EGIN DITZATEN 2023AN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Deialdiaren xedea eta helburua.

Oinarri arautzaile hauen xedea da deialdi honi aplikatu beharreko araudia ezartzea: Nafarroako udalentzako dirulaguntzen deialdia, beren eraikin sakabanatuak lokalizatzen eta seinaleztatzen laguntzeko jarduketak egin ditzaten, jarduketa horiek 2023. urtean gauzatzen badira.

Deialdi honen ondorioetarako, eraikin sakabanatutzat joko dira biztanleguneetatik kanpoko katastro-lurzatietan daudenak. Bi motatakoak izanen dira:

a) Bizilagunak dituzten eraikinak edo bizigarriak direnak.

b) Udalek, beharrezkoa dela iritzita, sartu nahi dituzten beste eraikin mota batzuk, esaterako bordak, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak eta beste.

Diruz lagundutako jardueraren helburuak honako hau du oinarri: dudarik gabeko garrantzia du, pertsonen eta beren ondasunen segurtasunaren ikuspuntutik, eraikin sakabanatuak aurkitzen eta horietara iristen laguntzeak, bereziki larrialdi zerbitzuentzat.

2.–Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak honako honen kargura finantzatuko dira: Nafarroako Gobernuaren 2023ko ekitaldirako gastu-aurrekontuko "Babes zibilerako seinaleztapena finantzatzea" izeneko 054001 02500 4609 134102 partida, 10.000 euroko zuzkidura duena.

3.–Onuradunak eta betebeharrak.

Nafarroako udalak izan daitezke deialdi honetako dirulaguntzen onuradun, baldin Nafarroako Gobernuaren Posta Helbideen Kudeatzailean sartuta badituzte beren eraikin sakabanatuen helbideak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

4.–Gastu diruz lagungarriak eta egin beharreko jarduketek bete beharrekoak.

Gastuak diruz lagungarriak izateko, nahitaezkoa izanen da ondoren zehazten diren jarduketetakoak izatea, eta jarduketa horiek 2023ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitarte egitea, biak barne, eta justifikatzeko epea bukatu aurretik ordainduak izatea. Ondorio horietarako, fakturazioaren eguna zein den, horixe hartuko da gastua egin den eguntzat.

Honako hauek dira jarduketa diruz lagungarriak:

a) Eraikin sakabanatu bakoitzaren identifikazio plakak egitea. Gutxienez ere 200 mm x 120 mm-ko neurria izanen dute. Handiagoak jarriz gero, garaieraren eta zabaleraren arteko proportzio hori errespetatu beharko da. Aire zabalean eusteko moduko materialekoa izanen da (euriari, eguzkiari, izotzari eusteko modukoa), gutxienez ere dIbond aluminioak duen kalitatea daukana. Honako hauek izanen ditu gutxienez: "helpbidea-112" logotipoa, gorriz eta grisez, goiko aldean, ezkerreko ertzean, eta eraikin sakabanatu bakoitzaren helpbidea-identifikatzailea, beltzez, Liberation Sans Bold letra motarekin. III. eranskineko adibidearekin bat etorriko da.

Aukeran, udaletxearen logotipoa irudika daiteke plakan, goiko eskuineko ertzean, eta etxearen izena behealdean, erdian (ez da izanen helpbidea kodea baino handiagoa). Adibideak ikus daitezke III. eranskinean.

Diruz lagunduko da plakarik ez duten eraikin sakabanatuetarako plakak egitea, eta plaka akastunak ordeztea. Nolanahi ere, diruz lagungarri diren identifikazio plaken kopuruak ezin izanen du gainditu kasuko udalak Nafarroako Gobernuaren Helbideen Kudeatzailean sartuta dituen eraikin sakabanatuen kopurua, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

b) Metrobaserriren diseinua. Deialdi honen ondorioetarako, Metrobaserri mapa topologiko bat da, zeinak metroko planoen itxura erabiliz ahalbidetzen baitu azkar eta aise aurkitzea udal baten eraikinak, bizilagunak dituztenak nahiz bizigarriak direnak, baita horietara iristea ere. Deialdi honetako 1. klausulan definitutako a) motako eraikin sakabanatuei dagozkien Metrobaserriren diseinu-gastuak baizik ez dira diruz lagunduko.

Gutxienez ere adieraziko ditu ibilbidea eta eraikin sakabanatu bakoitzaren helpbidea identifikatzailea. Planoak gutxienez ere PDF formatua izanen du.

Metrobaserriren adibideak ikus daitezke esteka honetan:

https://pcsitna.navarra.es/proyectos/helpbidea/Documentos%20compartidos/Forms/AllItems.aspx?RootFolder=%2Fproyectos%2Fhelpbidea%2FDocumentos%20compartidos%2FMetros%20baserri&FolderCTID=0x01200085216507239C844C9511E45612D2267E&View=%7B3410E7C1%2D0620%2D4E41%2D8A88%2D46FDCB9DD125%7D

Udalek eginak badituzte dagoeneko Metrobaserriak, horiek eguneratzea ere diruz lagungarria izanen da.

Betiere, deialdi honetatik kanpo gelditzen dira mapa hori inprimatzeko edo banatzeko gastuak.

c) Bidegurutzeetan seinaleak jartzea, multzokatzaileetarako eta eraikin sakabanatuetarako norabidea agertzeko. Seinale horiek aire zabalean egoteko moduko erresistentzia duen materialezkoak izanen dira, eta ikusteko moduko leku batean jarri beharko dira. Ahal dela, panelen hondoa horia izanen da.

Eraikin sakabanatuak aurkitzeko seinaleak izan beharko ditu, gutxienez ere, eraikin sakabanatuaren multzokatzailea edo izena (k) eta haren helpbidea. Aukeran, beste elementu batzuk erants daitezke, hala nola eraikin sakabanaturainoko distantzia, udalaren logotipoa edo eskema txiki bat, hainbat multzokatzaile eta/edo sakabanatu dituzten panelen kasuan.

Deialdi honen 1. klausulan definitutako a) motako sakabanatuak lokalizatzeko seinaleak prestatzeko gastuak baizik ez dira diruz lagunduko. Seinaleen adibideak IV. eranskinean daude.

Erosketaren gastua ez da inoiz izanen merkatuan duen balioa baino handiagoa.

Diruz lagungarria izanen da dirulaguntzaren xede diren jarduketei dagokien BEZa, baldin eta ezin bada jasanarazi, ez eta berreskuratu edo konpentsatu ere.

Betiere, deialdi honetatik kanpo gelditzen dira elementu horietako edozein ezartzeko edo paratzeko gastuak.

"helpbidea-112" logotipoa helbide hauetan dago eskuragarri:

https://pcsitna.navarra.es/proyectos/helpbidea/Documentos%20compartidos/Logotipos/logohelpbidea112.png

https://pcsitna.navarra.es/proyectos/helpbidea/Documentos%20compartidos/Logotipos/logohelpbidea112incr.svg

Nafarroako Gobernuaren Lurraldeko Informazio Sistemen Atalari eskatuko zaizkio helpbidea kodeak, mezu elektroniko bat bidaliz sitna@navarra.es helbidera.

5.–Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak.

Deialdi honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, dirulaguntzak emateko prozeduraren gaineko ordenamendu eta instrukzio eginkizunak Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari esleitu zaizkio. Oinarri arautzaileotan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, ulertzen da zerbitzu hori aipatzen dela.

Laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokio.

6.–Eskaerak aurkeztea, eskatzen diren agiriak, eta betebeharrak egiaztatzea.

6.1. Epea:

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.2. Aurkezteko modua:

Laguntzen eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa helbidean zuzenean edo Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoan deialdi honen fitxan dagoen estekaren bidez.

Eskaerak Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura zuzenduko dira.

Interesdunen batek bertaratuta aurkezten badu eskaera, modu telematikoan aurkeztuz zuzen dezala eskatuko zaio. Ondorio horietarako, zuzenketa zer egunetan egin den, eskaera egun horretan aurkeztu dela joko da.

6.3. Aurkeztu beharreko agiriak:

Laguntza-eskaerak oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduaren arabera aurkeztuko dira, bertan aipatzen diren agiriak nahitaez erantsita.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

6.4. Zuzenketak:

Dirulaguntza-eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa eransten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari errekerimendua eginen zaio, errekerimendua jakinarazi eta biharamunetik hasita 10 egun balioduneko epean okerra zuzen dezan, eta adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

7.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta eskaerak baloratzeko irizpideak.

7.1. Laguntzak emateko prozedura:

Dirulaguntza hauek prozedura arruntaren bidez emanen dira, norgehiagokako araubideari jarraikiz, aurkezten diren eskaerak konparatuz, guztiekin lehentasun-zerrenda bat prestatzeko asmoz, hurrengo puntuan ezarritako balorazio-irizpideen arabera. Prozedura Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoaren araberakoa izanen da.

7.2. Eskaerak baloratzeko irizpideak:

Puntuazio altuenetik txikienera arteko lehentasun hurrenkera bat ezartzeko, eskaerak irizpide hauen arabera baloratuko dira:

1. Nafarroako Gobernuaren Helbideen Kudeatzailean sartutako eraikin sakabanatuen portzentajea, kontuan harturik udalak kudeatzaile horretan sartutako eraikin guztiak. Udal bakoitzari dagokion puntuazioa emanen zaio, taula honekin bat:

ERAIKIN SAKABANATUEN PORTZENTAJEA

PUNTUAK

%50etik gora

30 puntu

%40 eta %50 artean

25 puntu

%30 eta %39 artean

20 puntu

%20tik eta 29ra artean

15 puntu

%10 eta %19 artean

10 puntu

%10 baino gutxiago

5 puntu

2. Nafarroako Gobernuaren Helbideen Kudeatzailean sartutako eraikin sakabanatuen kopurua. Udal bakoitzari dagokion puntuazioa emanen zaio, taula honekin bat:

ERAIKIN SAKABANATUEN KOPURUA

PUNTUAK

300 baino gehiago

70 puntu

250etik 300era

60 puntu

200etik 249ra

50 puntu

150etik 199ra

40 puntu

100etik 149ra

30 puntu

50etik 99ra

20 puntu

20tik 49ra

10 puntu

20 baino gutxiago

5 puntu

Behin balorazio irizpide guztiak aplikatu ondoren eskatzaile batzuk (bi edo gehiago) berdindurik badaude, lehenetsiko da Nafarroako Gobernuaren Helbideen Kudeatzailean eraikin sakabanatu gehien duena. Hala eta guztiz ere berdinketak badirau, 2022ko urtarrilaren 1ean biztanle gehien duen eskatzailearen alde eginen da, Estatistikako Institutu Nazionalak 2022rako argitaratutako populazio ofizialarekin bat. Aurreko irizpideak aplikatu ondoren ere berdinketak badirau, zozketa bidez ebatziko da.

8.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Eskaeren lehentasun hurrenkera ezarrita, kalkulatuko da zer zenbateko dagokion onuradun bakoitzari 4. oinarrian azaldutako jarduketengatik, jarraian ematen den ordenari jarraikiz eta aurrekontu-kontsignazioaren gehieneko mugara iritsi arte.

–Identifikazio plakak egiteak ekarritako gastuek %80ko dirulaguntza jasoko dute, eta gehienez ere 5,50 euro identifikazio plaka bakoitzeko.

–Metrobaserriren diseinu gastuek %80ko dirulaguntza jasoko dute. Aurrekontuko gastua 1.100,00 eurotik gorakoa bada, 11,00 euroko dirulaguntza emanen da, gehienez, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean kasuan kasuko udalak Nafarroako Gobernuaren Helbideen Kudeatzailean sartuta duen eraikin sakabanatu bakoitzeko.

–Bidegurutzeetako seinaleak egiteak ekarritako gastuak proportzioan finantzatuko dira, aurreko kontzeptuengatiko esleipenaren ondorioz gelditzen den kredituaren eta kontzeptu honetarako eskatutako zenbatekoen arabera. Kontzeptu honetarako aurrekontuan jasotakoaren %80 izanen da diruz lagungarria, gehienez ere.

9.–Dirulaguntza ematea.

Eskaerak ebaluatu ondoren, eta instrukzio organoak egindako ebazpen proposamena ikusita, Barne Zuzendaritza Nagusiko titularrak ebatziko du dirulaguntzak ematea aurreko oinarrian xedatutakoaren arabera, aurrekontu-kontsignazioaren gehieneko mugara arte.

Ebazpen arrazoitu batean, dirulaguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da, helburua eta emandako zenbatekoa adierazita, baita ezesten diren gainerako eskaerak ere, halakorik bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Laguntzak emateko ebazpena 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Dirulaguntzak onesteko ebazpena Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da, www.navarra.eus helbideko zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan.

Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdun diren administrazio publikoek; horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

10.–Epeak, justifikatzeko modua eta ordainketa.

10.1. Laguntzak aldi bakar batean ordainduko dira. Jarraian aipatzen diren agiriak igorri behar zaizkio Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, 2023ko azaroaren 6ra bitartean, egun hori barne, telematika bidez nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez:

1. Egindako jarduketen memoria, non zehaztuko baitira deialdi honen kargura egindako jarduerak.

2. Fakturak eta horiek ordaindu izanaren ziurtagiriak.

3. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, II. eranskinaren arabera.

10.2. Benetan egin eta justifikatzen den gastua onartutako gastua baino txikiagoa baldin bada, laguntzaren zenbatekoa benetan egindako gastura egokituko da. Laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz izanen egindako jardueraren kostua baino handiagoa.

10.3. Dirulaguntza eskaeran aurkeztutako aurrekontuko gastu guztiak justifikatu ezean, dirulaguntzaren ordainketa gutxitu eginen da egiaz egindako gastuaren proportzioan, deialdi honen 8. oinarrian ezarritako portzentajeekin bat.

11.–Onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren udalek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

b) Dirulaguntza zertarako ematen den, xede zehatz horretarako bakarrik erabiltzea.

c) Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuaren aurrean justifikatzea betebehar eta baldintzak bete direla.

d) Diruz lagundutako jarduera bera finantzatzen duten beste laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu izanaren berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

e) Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

f) Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari ematea dirulaguntzaren xedeko jarduerari buruz behar duen informazio guztia.

g) Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa nola betetzen ari den egiaztatzeko lanak onartzea uneoro.

h) Diruz lagundutako jarduerak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin direla aipatzea egiten diren edozein eratako iragarkietan edo publizitatean.

12.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen xedeko dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein dirulaguntzarekin, beste administrazio publiko batzuenak izan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuenak, edo partikularrenak, Estatukoak nahiz nazioartekoak.

Deialdi honetako dirulaguntzen xedeko jarduerak egiteko ematen diren dirulaguntzen zenbateko osoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo jarduera horietarako beste dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

13.–Onuradunaren betebeharrak ez betetzea eta itzulketa.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da osorik, diruz lagundutako jarduketa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira.

Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze interesak ordaintzeko eskatzea.

Laguntza emateko ebazpenean ezarritako gastua justifikatu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Dirulaguntza erabiltzen baldin bada eman zen helburuetarako ez beste batzuetarako, Barne Zuzendaritza Nagusiak ebazpena emanen du dirulaguntza osorik itzuli behar dela erabakitzeko, berandutze-interesak barne.

14.–Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Entitate onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dagoen dirulaguntzen arloko administrazio arau-hausteentzako zehapen araubidearen mende egonen dira eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

15.–Errekurtsoak.

Dirulaguntzaren oinarri arautzaileen eta haien aplikazioan ematen diren egintzen kontra, interesdun diren administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Administrazio publiko ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

16.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKAERA, NAFARROAKO UDALEK BEREN ERAIKIN SAKABANATUAK LOKALIZATZEKO ETA SEINALEZTATZEKO JARDUKETAK EGIN DITZATEN

Izen-deiturak:

NANa:

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Honako hau ordezkatuz:

Udala

IFZ

Helbidea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

HARTZAILEA: Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua

ESKATZEN DUeraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko dirulaguntza, .....................................ko Udalarentzat, Barneko zuzendari nagusiaren .....................................ko ____/2023____ Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren oinarrien arabera (deialdia 2023........ko .......... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ........................................(e)koan).

Eta oinarri arautzaile horietan ezarritakoarekin bat:

1. Adierazten du deialdiaren 3. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.

2. Adierazten du ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekurik.

3. Dirulaguntzarako eskaeran azaltzen den jarduerari dagokionez adierazten du:

Ez duela eskuratu, ez eskatu, inolako dirulaguntzarik nahiz laguntzarik administrazio honen, beste administrazio publikoen, erakunde publiko edo pribatuen edo partikularren aldetik, ez Estatuan, ez nazioartean.

Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, edo erakunde publiko edo pribatu nahiz partikular batzuen, Estatukoen edo nazioartekoen, dirulaguntza edo laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:

ZEIN ENTITATERI ESKATU ZAION LAGUNTZA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA

LAGUNTZAREN EGOERA

(eskatua/onartua/ordaindua)

4. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Babes Zibilerako Zerbitzuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, adierazpen honetan zehaztutako dirulaguntzetan izaten den edozein aldaketa.

5. Honako dokumentazio hau eransten du:

–Garatu beharreko jarduketen memoria.

–Gastuen aurrekontua, BEZa barne, aurrekontuan sartutako zenbatekoak bereizita, deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako jarduketen arabera.

6. Baimena ematen dio organo kudeatzaileari behar diren datuak kontsulta ditzan egiaztatzeko zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dagoela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontra egiteko eskubidea:

Nik, ...................................................................................................jaunak/andreak, (NANa: ...............................................) ez dut baimenik ematen honako datu hauek kontsultatzeko:

.................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................

Hauek dira arrazoiak:

.................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................

.............................................(e)n, 2023ko ............................................aren ........(e)(a)n

(Sinadura)

Izen-abizenak

BABES ZIBILEKO ETA LARRIALDIETAKO ZERBITZUA.

II. ERANSKINA.–DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK FINANTZATZEKO LORTUTAKO BESTE DIRULAGUNTZA, LAGUNTZA, SARRERA EDO BALIABIDEEI BURUZKO ADIERAZPENAREN EREDUA

(Dirulaguntzaren ordainketarako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharrekoa)

Izen-deiturak:

NANa:

Honako hau ordezkatuz

IFZ

Helbidea

Barneko zuzendari nagusiaren ..................................(e)ko ...../2023 Ebazpenaren bidez (2023ko ...... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ...................aren ............... (e)koan) deialdi bat onetsi zen Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko, beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduketak egin ditzaten. Erakunde hau dirulaguntza horien onuraduna denez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat, diruz lagundutako jarduerari dagokionez,

ADIERAZTEN DUT:

Ez dela eskuratu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako dirulaguntzarik, laguntzarik, sarrerarik edo baliabiderik.

Eskuratu direla administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide hauek

ENTITATEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Idazkaria

Stua.:

Ontzat emana

Alkatea

Stua.:

III. ERANSKINA.–ERAIKIN SAKABANATU BAKOITZAREN IDENTIFIKAZIO PLAKEN DISEINUA ETA EDUKIA

1. adibidea (oinarrizkoa):

2. adibidea (udalaren logotipoarekin):

3. adibidea (udalaren logotipoarekin eta eraikinaren izenarekin):

Esteka honetan ikus daitezke plaken ezaugarriak:

https://pcsitna.navarra.es/proyectos/helpbidea/Documentos%20compartidos/Placas/Caracter%C3%ADsticas%20de%20las%20placas%20helpbideaGN.pdf

IV. ERANSKINA–BIDEGURUTZEETAKO SEINALEEN EREDUAK

Eraikin sakabanatu bakar baterako seinalearen adibidea.

Eraikin sakabanatu batzuetarako seinalearen adibidea.

Iragarkiaren kodea: F2309470