146. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA. Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hamaika administrari-lanpostu, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Horietarik hamar Nafarroako Parlamentuaren zerbitzukoak izanen dira -bi, euskarako C1 hizkuntza-eskakizunarekin-, eta bat Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzukoa.

Honako akats hau hauteman da deialdi horretako 3.1 oinarrian (deialdia 2023ko ekainaren 30eko 137. NAOn eman zen argitara):

Honako hau esan ordez: "Nafarroako Parlamentuaren Erregistroaren ordutegia honako hau izanen da 2023ko ekainaren 16ra bitarte eta 2023ko uztailaren 1etik aitzina: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era" honako hau esan behar du: "Nafarroako Parlamentuaren Erregistroaren ordutegia honako hau izanen da 2023ko ekainaren 16ra bitarte eta 2023ko uztailaren 1etik aitzina: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara".

Iruñean, 2023ko ekainaren 30ean.–Zerbitzu Orokorretako burua, Sergio Zozaya Garralda.

Iragarkiaren kodea: F2310314