146. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE-DEIA, honako honen aurka jarritako 246/2023 prozedura arruntean: 260E/2023 Foru Agindua, maiatzaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 26ko 3134/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen eskaera bat, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa prozedurari dagokiona, zeina Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko da José Luis Ruiz Jaén jaunak Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 22ko 260E/2023 Foru Aginduaren aurka jarritako 246/2023 prozedura arruntari buruzko administrazio espedientea. Foru agindu horren bidez ezetsi egin zen Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 26ko 3134/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen eskaera bat, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa prozedurari dagokiona, zeina Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza Orientazioaren espezialitatean (gaztelania) interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2023ko uztailaren 5ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2310355