2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Epatze deia, gora jotzeko 23-00120 errekurtsoan, zeina Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargoak jarri baitu Mankomunitate honek onetsitako plantilla organikoaren aurka
Honen bidez, aditzera ematen da Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargoak gora jotzeko errekurtso bat jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, 31007 Iruña; sarbidea, Eskirotz kaletik), Mankomunitate honek onetsitako plantilla organikoaren onespenaren aurka. Errekurtsoa 23-00120 zenbakiarekin izapidetzen ari da.
Halaber, interesdunak epatzen dira, ezezagunak direla kontuan hartuz, epatze-dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, hamar egun balioduneko epean, epatze-dei hau argitaratzen denetik hasita.
Noainen, 2023ko uztailaren 4an.–Mankomunitateko burua, Manuel Mozota Núñez.
Iragarkiaren kodea: L2310330