2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Behin-behineko zerrenda, lorezaintzako arduradun lanpostu baterako oposizio-lehiaketa murriztuarena. Esp.: 1106/2023
2023Ko maiatzaren 25ean honakoa argi taratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean: Deialdia, Uharteko Udaleko D mailako funtzionarioek oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez C mailako lorezaintzako arduradun lanpostu bat betetzeko.
Eskabideak aurkezteko epea buruturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Alkate udalburuak 2023/0711 ebazpena eman zuen 2023ko maiatzaren 27an. Hona hemen haren xedapen zatia:
"Lehena.–Onestea izangai onartu eta baztertuen zerrenda aipatu oposizio-lehiaketa murrizturako, Uharteko Udalean lorezaintzako arduradun lanpostu bat betetzeko. Deialdia Alkatetzaren 2023/0393 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Onartuak:
BRUÑO ARTAZCOZ, NEREA
Baztertuak: inor ere ez.
Bigarrena.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko.
Uharten, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2309963