1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
OHARRA, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emana, aditzera ematen duena jendaurrean jarri dela abelbide batzuk sailkatzeko eta inbentariatzeko eta haien mugarriak berritzeko proposamena Aras, Larraga, Artaxoa, Añorbe, Eneritz eta Ukaren, eta Mendabian Imasetik Iratxera doan errege altxonbideko tarte batzuk inbentariatzeko eta hango mugarriak berritzekoa.
Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal-mugarteetako abelbideeak sailkatzeko eta inbentariatzeko eta haien mugarriak berritzeko lanetan interesa dutenei:
Lehenengoa.–Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 153/2022 Ebazpenaren bidez hasiera eman zitzaion abelbideak sailkatu eta inbentariatzeko eta haien mugarriak berritzeko espedienteari, udalerri hauetan: Aras, Larraga, Artaxoa, Añorbe, Eneritz eta Ukar, eta Mendabian, Imasetik Iratxera doan errege altxonbideko tarte batzuk inbentariatzeko eta hango mugarriak berritzekoa. Ebazpena 2022ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan, eta ondoren udal-mugarte bakoitzean funts dokumental batean bilketa-lana eta landa-lana egin ziren.
Bigarrena.–Abelbide batzuk sailkatzeko eta inbentariatzeko eta haien mugarriak berritzeko proposamena Aras, Larraga, Artaxoa, Añorbe, Eneritz eta Ukaren, eta Mendabian Imasetik Iratxera doan errege altxonbideko tarte batzuk inbentariatzeko eta hango mugarriak berritzeko eta inbentariatzeko proposamena jendaurrean egonen dira hilabete batez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen horren laburpena ikusgai dago udalerri bakoitzean proiektuari bukaera emateko ekitaldi publikoa jaso zuten aktetan (ekitaldi publiko horren bidez jendaurreko epea hasi zen). Gobernu Irekiaren Atarian (https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/aras-larraga-artaxoa-anorbe-eneritz-eta-ukar) kontsulta daitezke aktak eta proiektuak, eta paperean ere eskuragarri daude, ukitutako udalerri hauetako udaletxetan:
a) Añorbe.
b) Aras.
c) Artaxoa.
d) Eneritz.
e) Larraga.
f) Mendabia.
g) Ukar.
Hirugarrena.–Epe horretan, aipatutako udaletxe bakoitzean kontsultatzen ahalko da proposamena, eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.
Iruñean, 2023ko ekainaren 13an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.
Iragarkiaren kodea: F2309393