1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa egiteko espedientea, Asfaltos de Biurrun SAk sustatua.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia) 38. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa |
Espedientearen kodea | 0001-0062-2023-000015 | Hasiera eguna | 2023/05/31 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 16.7 taldea – 1. eranskina / 5.1 taldea |
1/2016 ELD, abenduaren 16koa | I. eranskina / Sartu gabeko zentroa |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / Sartu gabeko zentroa |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | Sartu gabeko zentroa |
Instalazioa | Aglomeratu asfaltikoko instalazioa |
Titularra | Asfaltos de Biurrun SA |
Zentroaren zenbakia | 3122801960 |
Tokia | Sierra Urraun alderdia, z.g. - 4. poligonoa, 27. lurzatia - Muru Artederreta |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 610.252,000 eta Y: 4.725.193,000 |
Udalerria | Tebas-Muru Artederreta |
Proiektua | Birziklatze-linea |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos |
Iruñean, 2023ko ekainaren 12an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2309323