146. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

580E/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita honi buruz: "Bertizaranako Udal Planaren aldaketa. Narbarte, 1. poligonoko 8. lurzatia". Sustatzailea Alfredo Iriarte Arrechea da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Bertizaranako Udalak 2023ko martxoaren 17an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratu baitzen 2023ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20koan.

Aldaketaren helburua da hiri-lurzoruan txertatzea Narbarte herriko 1. poligonoko 8. lurzatiaren zati bat. Indarreko plangintzaren arabera, lurzati hori gorde beharreko lurzoru urbanizaezina da, herrigunearekin egiten du muga ipar-mendebaldean, nekazaritzako eraikuntza bat du iparraldeko muturrean eta nekazaritzarako eta abeltzantzarako erabiltzen da.

Aldaketak soilik eragiten dio 421,55 m²-ri, eta dagoen eraikuntzara mugatzen da nagusiki. Azken helburua da eremu horretan jarduera ekonomiko bat ezartzea. Eremu horrek zuzeneko sarbidea dauka Arribillaga bidetik, eta ingurune hurbilean oinarrizko azpiegituretarako konexioak ditu (hornidurak, saneamendua eta argindarra), beraz, ez da bestelako ingurumen ukipenik aurreikusten.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du behar bezala bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea honi buruz, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita: "Bertizaranako Udal Planaren aldaketa. Narbarte, 1. poligonoko 8. lurzatia". Sustatzailea Alfredo Iriarte Arrechea da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Bertizaranako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 12an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2309324