146. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

579E/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Legardako Udal Plan Orokorraren aldaketari buruz, Basongaitz etxaldean. Arturo Ferrer Azcárate de sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Legardako Udalak 2023ko maiatzaren 2an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratu baitzen 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18koan.

Aldaketaren helburua da lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa lur-eremuko errealitatera egokitzea 1. poligonoko 1. lurzatiari eta 10. lurzatiaren parte bati dagokion esparruan. Hori horrela, baso-lurzoru urbanizaezinetik nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzorurako aldaketa egitea proposatzen da.

Aldaketaren xedeko eremuak, osotara, 1,66 hektarea hartzen ditu, honela banaturik: 2.541 m² 1. lurzatian, eta 14.147 m² 10. lurzatian. Nekazaritzako lur-eremuak dira; izan ere, bertan da Basongaitz etxaldea. Horregatik, proposatutako aldaketak dakarrena da plangintza egokitzea lur-eremuaren ezaugarrietara.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar bezala egin dela, eta proposatutako aldaketak ez duela ukipen nabarmenik eragiten ingurumenean.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Legardako Udal Planaren aldaketari buruz, Basongaitz etxaldean, Arturo Ferrer Azcáratek sustaturik, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Legardako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 12an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2309325