1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
242/2023 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko "Santo Tomas" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen baita, izena aldatzeagatik, hemendik aurrera "Dominicas Pamplona" izanen baita.
"Dominiques de l’Ensenyament" hezkuntzako fundazio pribatuak eskaera egin du, eta horren ondorioz espediente bat egin da. Espedientean esaten da fundazio hori dela Iruñeko "Santo Tomas" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra, eta eskatzen dela administrazio-baimena aldatzea, ikastetxearen izena aldatu baita, eta orain "Dominicas Pamplona" delako.
Ikusirik entitate titularrak aurkeztu duen dokumentazio notariala.
Ikusirik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluko a) letrak, 18. eta 19. artikuluek ezarritakoa, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri baitzen.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,
EBAZTEN DUT:
1. 31004834 erregistro kodea duen Iruñeko "Santo Tomas" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea, berariazko izena aldatzeagatik, hemendik aurrera "Dominicas Pamplona" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua izanen baita.
2. Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Erregistroan duen erregistro-idazpena aldatzea, berariazko izen berria sartuz, eta gainerako datuak daudenean utziz, eta aldaketaren berri helaraztea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioko Ikastetxeen Estatuko Erregistrora.
3. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
4. Ebazpena ondoko hauetara bidaltzea: Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Zerbitzu Osagarrien Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko ekainaren 19an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2309539