146. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

211/2023 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Castejongo Musika Eskolaren inskripzio datuak aldatzen baitira Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan, titularra aldatu delako.

Castejongo Udalak eskaera egin du musika eskolaren inskripzio datuak Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan aldatzeko, haren titularra aldatu delako. Eskaerari buruz ireki den espedientea aztertu da.

Ikusirik Nafarroan musika eta dantza eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak xedatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Castejongo Musika Eskolari buruz Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan ageri diren inskripzio datuak, titularra aldatu delako; izan ere, aurrerantzean, Castejongo Udala da titularra.

2. Adieraztea titular berriak indarreko legediak ikastetxeari ezartzen dizkion eskubide, beharkizun eta karga guztien subrogazioa hartuko duela bere gain.

3. Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan eskolaren datu hauek inskribatuko dira:

Ikastetxearen kodea: 31013215.

Titularra: Castejongo Udala (P3106900H).

Izen generikoa: Musika Eskola.

Berariazko izena: "Castejongo Musika Eskola".

Helbidea: Julián Gayarre kalea 1.

Herria: Castejón.

Udalerria: Castejón.

Probintzia: Nafarroa.

Irakaskuntzak: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak, honako irakasgaiekin:

a) Oinarrizko eskaintza, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. apartatuko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz:

–Instrumentu-praktika: bateria, kantua, klarinetea, zeharkako flauta, gaita, gitarra, gitarra elektrikoa, pianoa, saxofoia eta tronpeta.

–Instrumentu-praktikaren osagarri den musika prestakuntza: Musika Hizkuntza.

–Ahots eta instrumentu jarduerak taldean: Koru eta instrumentu taldeak (orkestra, banda, taldeak).

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9.2 artikulua): Musika hastapenak, 8 urtetik beherako ikasleentzat.

4. Titularrari gogoraraztea ezen, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluak ezartzen duenarekin bat, irakaskuntza teorikoetarako eta talde irakaskuntzetarako 30 ikasle egon daitezkeela gehienez ikasgelan.

5. Adieraztea ezen, eskolaren konfigurazioan edozein aldaketa egiteko, aldaketaren ondorioz ebazpen honen 3. atalean ezarritako erregistro datuak eta instalazioak aldatzen badira, Hezkuntza Departamentuari eman beharko zaiola horren berri, eta departamentu horrek, beharrezkoak diren baldintzak betetzen badira, beste ebazpen baten bidez eguneratu eginen ditu Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan ageri diren inskripzio datuak, aipatutako 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

6. Ebazpen hau Castejongo Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2023ko ekainaren 8an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2309103