146. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

30/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, diru birtualaren saldoei eta diru birtualarekin egindako eragiketei buruz informatzeko betebeharrak garatzen dituena, eta 172 eredua ("Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa") eta 173 eredua ("Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa") onartzen dituena.

Abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legeak, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartu zituenak eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatu zuenak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatu zuen (4/2008 Legegintzako Foru Dekretua, ekainaren 2koa) informazio betebehar berriak ezartzeko diru birtuala edukitzearen eta harekin egindako eragiketen gainean, diru birtuala izatearen edo harekin operatzearen ondoriozko zerga-egitateen tributu kontrola hobetzeko.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginean diru birtuala izateari eta horrekin eragiketak egiteari buruz informazioa emateko sartutako betebehar berri horiek foru lege horren laugarren xedapen gehigarriaren 8. eta 9. apartatuetan daude jasota, hurrenez hurren. Apartatu horietan, tributuen arloan eskumena duen departamentuko titularra gaitzen da foru agindu bidez ezar ditzan apartatu horietan aipatzen diren aitorpenen ereduak, epeak, aurkezteko modua eta edukia.

Aitorpen informatibo berri horien aurkezpena gaitzeko asmoz, foru agindu honetan onartzen dira 172 eredua ("Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa") eta 173 eredua ("Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa"), bai eta eman beharreko informazioa normalizatzeko erregistro diseinuak ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu hau premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioen arabera egin da.

Beharraren eta eraginkortasun juridikoaren printzipioak betetzen dira, lege arauaren garapena eta garapen horretarako tresna egokia direlako.

Proportzionaltasun printzipioa ere betetzen da, hura onartzea justifikatzen duten helburuak lortzeko beharrezko erregulazioa jasotzen duelako.

Segurtasun juridikoaren printzipioari dagokionez, bermatu da testua foru ordenamendu juridikoarekin koherentea dela.

Gardentasun printzipioa bermatu da azalpen honen xedea eta helburua argi identifikatzean, bai eta proiektua Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzean ere, herritarrek testua ezagutu ahal izan dezaten entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidean.

Azkenik, efizientziaren printzipioari dagokionez, ahalegina egin da arauak ahalik eta administrazio karga gutxien izan dezan herritarrentzat eta zeharkako kostu gutxien ere bai, eta baliabide publikoen arrazoizko erabilera sustatu da.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Diru birtualeko saldoei buruz informazioa emateko betebeharra.

1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren –ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onartua– laugarren xedapen gehigarriaren 8. zenbakian aurreikusitakoarekin bat, Espainiako lurraldean egoitza duten pertsonek eta erakundeek eta atzerrian egoitza duten pertsonek edo erakundeek Espainiako lurraldean dituzten establezimendu iraunkorrek hirugarrenen izenean zerbitzuak ematen badituzte gako kriptografiko pribatuak gordetzeko, eta diru birtuala edukitzeko, biltegiratzeko eta eskualdatzeko, izan zerbitzu hori izaera nagusikoa edo beste jarduera batekin lotua, beharturik egonen dira zaintzen duten diru birtual guztiari buruzko urteko aitorpen informatibo bat ematera.

2. Zerga Administrazioari eman beharreko informazioaren barruan sartuko dira urteko uneren batean diru birtuala –titular, baimendu edo onuradun gisa– dagozkien pertsonen edo erakundeen izen-deiturak edo sozietate izena edo izendapen osoa, bizilekua eta identifikazio fiskaleko zenbakia, eta abenduaren 31ko saldoak.

Saldoei buruzko informazioan, diru birtual bakoitzaren kasuan, diru birtual mota, abenduaren 31n dauden diru birtualeko unitateen kopurua eta eurotako balorazioa jasoko dira.

Balorazioa eurotan egiteko, behartutako subjektuek negoziazio plataforma nagusiek edo prezioen jarraipenerako webguneek eskaintzen duten abenduaren 31ko kotizazioa hartuko dute edo, bestela, diru birtualaren abenduaren 31ko merkatuko balioaren arrazoizko estimazioa emanen dute eurotan. Horri dagokionez, balorazioa egiteko zer kotizazio edo balio erabili den adieraziko da.

Era berean, abenduaren 31n hirugarrenen kontura dagoen diru fiduziarioaren saldoen berri eman beharko da. Saldo horiei dagokienez, apartatu honen lehen paragrafoan aipatzen diren titular, baimendu edo onuradunaren identifikazio datu berberak emanen dituzte, bai eta eurotako balorazioa ere, dirua euroa ez denean.

3. Baldin eta, abenduaren 31 baino lehen, 1. apartatuan aipatzen diren pertsonek edo erakundeek 2. apartatuan aipatzen diren pertsonei edo erakundeei dagokien diru birtuala zaintzeari utzi badiote, eman beharreko informazioa inguruabar hori gertatu den egunari buruzkoa izanen da.

4. Artikulu honetan aipatzen den urteko aitorpen informatiboa Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztuko da, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoaren 46.2 artikuluan aurreikusitako eskumen irizpideen arabera.

2. artikulua. 172 eredua ("Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa") onartzea.

172 eredua ("Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa") onartzen da. 1. artikuluan adierazitako aitorpena egin behar dutenek aurkeztu beharko dute, I. eranskinean adierazitako edukiarekin, gako publiko bakoitzean sartutako diruari dagokienez, baldin eta hura aitortzeko betebeharra badute.

3. artikulua. Diru birtualarekin egindako eragiketei buruz informazioa emateko betebeharra.

1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren laugarren xedapen gehigarriaren 9. zenbakian aurreikusitakoarekin bat, Espainian egoitza duten pertsonek eta erakundeek eta atzerrian egoitza duten pertsonen edo erakundeen Espainiako lurralde iraunkorretako establezimenduek, baldin eta diru birtualaren eta diru fiduziarioen arteko edo diru birtual desberdinen arteko truke zerbitzuak ematen badituzte, eragiketa horiek egiteko bitartekari lanak egiten badituzte edo hirugarrenen izenean zerbitzuak ematen badituzte gako kriptografiko pribatuak gordetzeko, eta diru birtuala edukitzeko, biltegiratzeko eta eskualdatzeko, diru birtuala eskuratu, eskualdatu, trukatu eta transferitzeko eragiketen gaineko urteko aitorpen informatibo aurkeztu beharko dute, hitzartutako kontraprestazioa edozein dela ere, hala badagokio, baita diru horretan egindako kobrantzak eta ordainketak ere, horietan esku hartzen badute edo bitartekotza egiten badute.

Aurreko paragrafoan ez dira sartuko beren jarduera diru birtualari buruzko aholkularitzara, diru birtualarekin eragiketak egiteko interesa duten alderdiak harremanetan jartze hutsera edo diru birtualaren eta diru fiduziarioen arteko edo beste diru birtual batzuen arteko truke zerbitzuak ematen dituzten edo hirugarrenen izenean gako kriptografiko pribatuak gordetzeko zerbitzuak ematen dituzten pertsonen edo erakundeen kobrantza eta ordainketa aginduez arduratze hutsera mugatzen den pertsonak edo erakundeak.

2. Zerga administrazioari eman beharreko informazioak hauek jasoko ditu: aurreko apartatuan adierazitako eragiketak egiten dituzten subjektuen izen-deiturak edo sozietate izena edo izendapen osoa, bizilekua eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

Eragiketa bakoitzari dagokionez, zerga administrazioari eman beharreko informazioak honako hauek jasoko ditu: eragiketa mota, eragiketaren eguna, erositako, eskualdatutako, trukatutako edo transferitutako diru birtual mota eta unitate kopurua, eragiketaren eurotako balioa eta, hala badagokio, eragiketari lotutako komisioak eta gastuak, informazioa ematera behartuta dagoen subjektuak jasoko dituenak.

Kontraprestaziorik egonez gero, eta informazioa ematera behartuta dagoen subjektua hura aseko edo jasoko duena, hura jasotzeko bitartekari izanen dena, hura entregatzen duena edo haren berri duena bada, hura diru fiduziarioa, beste diru edo aktibo birtual bat, ondasuna edo zerbitzuak edo aurrekoen konbinazio bat den ere jakinaraziko da.

Eragiketak diru fiduziarioko kontraprestaziorik ez badakar erabat eta, beraz, eragiketa eurotan baloratu behar bada, behartutako subjektuek eragiketa egin den egunean negoziazio plataforma nagusiek edo prezioen jarraipenerako webguneek eskaintzen duten kotizazioa hartuko dute edo, bestela, eragiketa egin den egunean diru birtualak eurotan duen merkatuko balioaren arrazoizko estimazioa emanen dute. Horri dagokionez, balorazioa egiteko zer kotizazio edo balio erabili den adieraziko da.

3. Espainian egoitza duten pertsonek eta erakundeek eta atzerrian egoitza duten pertsonen edo erakundeen Espainiako lurraldeko establezimendu iraunkorrek, diru birtual berriaren hasierako eskaintzak egiten badituzte, urteko aitorpen informatibo hau aurkeztu beharko dute, beste diru birtual baten edo diru fiduziarioaren truke egiten dituzten diru birtual berriaren entregei buruz aurreko apartatuan aurreikusitako informazioarekin.

Hala ere, diru birtual berriaren hasierako eskaintzak 1. apartatuan aipatutako behartutako subjekturen baten bitartekaritzarekin egiten direnean, urteko aitorpen informatiboa azken horrek egin beharko du, edozein dela ere diru birtual berriaren hasierako eskaintza egiten duen pertsonaren edo erakundearen bizilekua, eta horren identifikazioa eta 1. apartatuan aipatutako eragiketa guztiei buruz 2. apartatuan aurreikusitako informazioa jasoko ditu, baldin eta, hala badagokio, hasierako eskaintza horren esparruan egiten badira.

4. Artikulu honetan aipatzen den urteko aitorpen informatiboa Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztuko da, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoaren 46.2 artikuluan aurreikusitako eskumen irizpideen arabera.

4. artikulua. 173 eredua ("Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa") onartzea.

173 eredua ("Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa") onartzen da. 3. artikuluan adierazitako aitorpena egin behar dutenek aurkeztu beharko dute, I. eranskinean adierazitako edukiarekin, gako publiko bakoitzean sartutako diruari dagokienez, baldin eta hura aitortzeko betebeharra badute.

5. artikulua. Diru birtualaren eta diru fiduziarioaren kontzeptuak.

Foru agindu honen ondorioetarako, diru birtualaren eta diru fiduziarioaren kontzeptuak Kapital Zuriketari eta Terrorismoaren Finantzaketari Aurrea Hartzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 1. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan xedatutakoaren arabera ulertuko dira.

6. artikulua. 172 eta 173 ereduak aurkezteko epeak.

172 eta 173 ereduak urtero aurkeztuko dira, eta aurkezteko epea aitortutako informazioari dagokion urtearen hurrengo urteko urtarrila izanen da.

7. artikulua. 172 eta 173 ereduak aurkezteko moduak.

172 eta 173 ereduak formatu elektronikoan izanen dira eskuragarri bakarrik, eta modu elektronikoz aurkeztu beharko da, Internet bidez, 9. eta 10. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.

Aurkezpena egiten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen telematiko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuak daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

8. artikulua. 172 eta 173 ereduak aurkezteko gaikuntza.

Honako hauek aurkezten ahalko dituzte 172 eta 173 ereduak modu elektronikoz, Internet bidez:

1. Zergapekoek edo, hala dagokionean, haien ordezkariek.

2. Tributuen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo erakundeek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, foru agindu horretan onesten baita kanpo lankidetzarako akordioa, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu-zorren ordainketa.

9. artikulua. 172 eta 173 ereduak aurkezteko baldintza orokorrak.

172 eta 173 ereduak elektronikoki aurkezteko, bete beharko dira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak, foru agindu horretan arautzen baitira zenbait tributu aitorpen baliabide telematikoen bidez edo ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.

10. artikulua. 172 eta 173 ereduak elektronikoki aurkezteko prozedura.

Aitorpenak Internet bidez aurkezteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:

a) Web formulariotik:

1. 172 edo 173 eredua aurkezteko tramitera sartu, Nafarroako Gobernuaren web orrian, Nafarroako Foru Ogasunaren atalean.

2. Web formularioko beharrezko datu guztiak bete.

Web formularioak aukera emanen du fitxategi bat inportatzeko; horren edukia II. edo IV. eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen araberakoa izan beharko da.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili.

Aitorpena zuzen egina bada, sistemak baliozkotuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ez da aitorpena aurkezten ahalko.

Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko. Zergadunak onartutako aitorpena gorde beharko du.

b) Salbuespen gisa, aurkeztu beharreko adierazpenak 12.000 erregistro baino gehiago baditu, eredu informatiboen formulario osagarritik:

1. Eredu informatiboen formulario osagarrian (994) sartu Ogasunarekiko tramiteen zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Atarian.

2. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatu: E172 edo E173.

3. Transmititu beharreko aitorpenaren fitxategia erantsi.

Fitxategi horren edukia II. edo IV. eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen araberakoa izan beharko da.

Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ez da aitorpena aurkezten ahalko. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko. Zergadunak onartutako aitorpena gorde beharko du.

Azken xedapen bakarra.–Indarrean jartzea.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean, eta lehen aldiz aplikatuko zaie 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei, 2023ko saldoei eta foru agindu hau indarrean sartzen denetik 2023ko abenduaren 31ra arte egindako eragiketei dagokienez.

Iruñean, 2023ko ekainaren 14an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

I. ERANSKINA.–1. ERREGISTRO MOTA

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘1’ zenbakia.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '172'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

Sozietate izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

59-107

Alfanumerikoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 posiziokoa.

68-107

IZEN-DEITURAK: lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 172 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren hartutakoak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: "S" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN ZENBAKIA.

"Aitorpen osagarria" eremuan "C" adierazi bada edo "Ordezko aitorpena" eremuan "S" adierazi bada, osatzen edo ordezten den aitorpenaren frogagiri zenbakia adieraziko da.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

AITORTUAK KOPURUA, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 posiziokoa.

Aitortuen guztizko kopurua adieraziko da. Aitortu bat erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da.

145-913

ZURIUNEAK.

914-926

Alfanumerikoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Banakako aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko erreserbaturiko eremua. Nafarroako Foru Ogasunak, kasua bada, ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

–Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak/alfabetikoak zuriunez beteko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfanumeriko/alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

172 EREDUA

C.–2. ERREGISTRO MOTA

Aitortuen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: '2'.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '172'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera eman behar da.

9-11

Alfanumerikoa

EREDUAREN BERTSIOAREN ID-A: Informazioa aurkezteko erabilitako eskemaren bertsioa identifikatzea.

12-20

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera eman behar da.

21-29

Alfanumerikoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Aitortua 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) jarriko da eremu honetan.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

30-49

Alfanumerikoa

AITORTUTAKO ERREGISTROAREN ID-A: Xehetasun-erregistroaren identifikatzailea.

50

Alfabetikoa

GAKOA: Aitortzailearen izaeraren gakoa.

T: Titularra.

B: Baimendua.

O: Onuraduna.

51-170

Alfanumerikoa

IZENA / SOZIETATE IZENA: Urteko uneren batean gako kriptografiko pribatuak dituen pertsona edo erakundea

171-179

Alfanumerikoa

ORDEZKARIAREN IFZ: Aitortuaren legezko ordezkariaren IFZ:

180-188

Alfanumerikoa

IFZ: Aitortuaren IFZren identifikatzailea.

189-212

Alfanumerikoa

BESTE HERRIALDE BATEN IDENTIFIKAZIOA.

189-190

HERRIALDEAREN KODEA: aitortutako IFZri lotutako herrialdearen kodea. Abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 26koa) II. eranskinean jasotako herrialde eta lurraldeen kodeen arabera jakinaraziko da.

191-192

ID TYPE: bizileku den herrialdean identifikazio mota ezartzeko gakoa.

02: IFZ/BEZa.

03: Pasaportea.

04: Identifikazioko agiri ofiziala, bizileku den herrialde edo lurraldean luzatua.

05: Bizileku ziurtagiria.

06: Froga balioa duen beste agiri bat

193-212

IDa: Bizileku den herrialdean duen identifikazio zenbakia

213-512

Alfanumerikoa

GAKO PUBLIKOAREN IDENTIFIKAZIOA.

Aitortuaren diru zorro elektronikoa identifikatzeko gako edo helbide publikoa.

513

Alfabetikoa

DIRU MOTA.

Informatzeko betebeharra dagoen diru mota.

B. Diru birtuala.

F. Diru fiduziarioa.

514-917

Alfanumerikoa/

zenbakizkoa

541-833

834-917

AZPIGAKOA.

B eta F gakoak direnean, zenbakizko azpigakoa adieraziko da, azpigako hauen zerrendaren arabera:

B gakoari dagokion diruan erabili beharreko azpigakoak:

Alfanumerikoa

514-563

DIRU BIRTUAL MOTA: diru mota birtuala bada: "Gako publikoaren identifikazioa" eremuan informatutako gako edo helbide publikoan jarritako diru birtual mota.

Zenbakizkoa, hamartarra

564-603

HASIERAKO DIRU KOPURUA: urte hasieran aitortutako gako publikoan edo, halakorik ezean, diru zorro elektronikoan jartzen diren lehen egunean jarritako diru birtual mota bakoitzerako unitate kopurua.

514-917

Alfanumerikoa/

zenbakizkoa

541-833

834-917

Zenbakizkoa, hamartarra

604-643

JASOTAKO DIRU KOPURUA: aitortutako gako publikoan jarritako diru birtual mota bakoitzerako urtean zehar jaso diren unitateen guztizko kopurua.

Zenbakizkoa, hamartarra

644-683

BIDALITAKO DIRU KOPURUA: aitortutako gako publikoan jarritako diru birtual mota bakoitzerako urtean zehar bidali diren unitateen guztizko kopurua.

Zenbakizkoa, hamartarra

684-723

AMAIERAKO DIRU KOPURUA: aitortutako gako publikoan jarritako diru birtual bakoitzerako unitate kopurua, abenduaren 31n aitortutako saldoari dagokiona. Aitortutako izaera abenduaren 31 baino lehen iraungi bada, aitortutako izaera galdu den egunari dagokion unitate kopuruari buruz informatuko da.

Zenbakizkoa, hamartarra

724-753

DIRUAREN BALIOA: aitortutako diru birtualeko unitatearen balioa eurotan. Balorazio hori egiteko, negoziazio plataforma nagusiek abenduaren 31n eskaintzen duten batez besteko kotizazioa hartuko da kontuan edo, halakorik ezean, abenduaren 31n diru birtualaren eurotako merkatu balioaren arrazoizko estimazioa ematen duten balorazio mekanismoak erabiliko dira.

Zenbakizkoa, hamartarra

754-789

BALIOAREN KOTIZAZIOA: eremu honetan, eurotan aitortutako diru birtualaren unitatearen balorazioa egiteko erabilitako kotizazioari edo balioari buruz informatuko da.

Zenbakizkoa eta eguna

790-797

IZAERA AMAITZEKO EGUNA: abenduaren 31n aitortutako pertsona jada titular, baimendu edo onuradun ez bada, eremu honetan, izaera hori galdu den egunari buruz informatuko da.

Zenbakizkoa, hamartarra

798-833

DIRU BIRTUALAREN SALDOA: aitortutako gako publikoan sartutako mota bereko diru birtualaren saldoa abenduaren 31n. Aitortutako izaera abenduaren 31 baino lehen iraungi bada, aitortutako izaera galdu den egunari dagokion saldoari buruz informatuko da.

F gakoari dagozkion prima ordainduetan erabili beharreko azpigakoak:

Alfanumerikoa

834-843

DIRU FIDUZIARIO MOTA: "Gako publikoaren identifikazioa" eremuan informatutako gako edo helbide publikoan jarritako diru fiduzidario mota. ISO 4217 nazioarteko arauak ezarritako laburdura erabili beharko da.

Zenbakizkoa, hamartarra

844-873

DIRU FIDUZIARIOAREN BALIOA: diru fiduziarioa euroa ez bada, eremu honetan, aurreko eremuan adierazitako diru fiduziarioaren eurotako balorazioari buruz informatuko da.

Zenbakizkoa eta eguna

874-881

IZAERA AMAITZEKO EGUNA: abenduaren 31n aitortutako pertsona jada titular, baimendu edo onuradun ez bada, eremu honetan, izaera hori galdu den egunari buruz informatuko da.

Zenbakizkoa, hamartarra

882-917

DIRU FIDUZIARIOAREN SALDOA: abenduaren 31n aitortutako gako publikoan sartutako mota bereko diru fiduziarioaren eurotako saldoa. Aitortutako izaera abenduaren 31 baino lehen iraungi bada, izaera galdu den egunari dagokion saldoari buruz informatuko da.

918

Alfanumerikoa

918

BABES ZERBITZUAREN AMAIERA: informatzera behartuta dauden pertsonek edo erakundeek aitortutako pertsonei edo erakundeei dagokienez gako kriptografiko pribatuak babesteko zerbitzua emateari utzi badiote, eremu honetan, egoera horri buruzko informazioa eman beharko dute; hargatik eragotzi gabe zerbitzua eman den aldi berari dagokion informazioa ematea.

B: Bai

E: Ez

919-926

Zenbakizkoa eta eguna

919-926

GORDETZEKO ZERBITZUAREN AMAIERA EGUNA: gako kriptografiko pribatuak gordetzeko zerbitzua amaitzen den eguna.

–Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak/alfabetikoak zuriunez beteko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfanumeriko/alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

II. ERANSKINA.–1. ERREGISTRO MOTA

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘1’ zenbakia.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '173'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

Sozietate izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

59-107

Alfanumerikoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 posiziokoa.

68-107

IZEN-DEITURAK: lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 173 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren hartutakoak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: "S" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN ZENBAKIA.

"Aitorpen osagarria" eremuan "C" adierazi bada edo "Ordezko aitorpena" eremuan "S" adierazi bada, osatzen edo ordezten den aitorpenaren frogagiri zenbakia adieraziko da.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

AITORTUAK KOPURUA, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 posiziokoa.

Aitortuen guztizko kopurua adieraziko da. Aitortu bat erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da.

145-1258

ZURIUNEAK.

1259-1271

Alfanumerikoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Banakako aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko erreserbaturiko eremua. Nafarroako Foru Ogasunak, kasua bada, ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

–Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak/alfabetikoak zuriunez beteko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfanumeriko/alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

173 EREDUA

C.–2. ERREGISTRO MOTA

Aitortuen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: '2'.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '173'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera eman behar da.

9-11

Alfanumerikoa

EREDUAREN BERTSIOAREN ID-A: Informazioa aurkezteko erabilitako eskemaren bertsioa identifikatzea.

12-20

Alfanumerikoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera eman behar da.

21-29

Alfanumerikoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Aitortua 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) jarriko da eremu honetan.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

30-49

Alfanumerikoa

AITORTUTAKO ERREGISTROAREN ID-A: xehetasun-erregistroaren identifikatzailea.

50-169

Alfanumerikoa

IZENA / SOZIETATE IZENA: aitortutako pertsonaren edo erakundearen izen-deiturak edo sozietate izena.

170-178

Alfanumerikoa

ORDEZKARIAREN IFZ: aitortuaren legezko ordezkariaren IFZa

179-187

Alfanumerikoa

IFZ: aitortuaren IFZren identifikatzailea

188-189

Alfanumerikoa

HERRIALDEAREN KODEA: aitortutako IFZri lotutako herrialdearen kodea. Abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren (abenduaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) II. eranskinean jasotako herrialde eta lurraldeen kodeen arabera jakinaraziko da.

190-191

Alfanumerikoa

IDTYPE: Bizileku den herrialdean identifikazio mota ezartzeko gakoa.

02: IFZ/BEZa.

03: Pasaportea.

04: Identifikazioko agiri ofiziala, bizileku den herrialde edo lurraldean luzatua.

05: Bizileku ziurtagiria.

06: Froga balioa duen beste agiri bat.

192-211

Alfanumerikoa

IDa: bizileku den herrialdean duen identifikazio zenbakia

212-219

Zenbakizkoa eta eguna

ERREGISTROAREN EGUNA: aitorpena aurkeztera behartuta dagoen subjektua plataforman lehendabizikoz erregistratu zen eguna.

220

Alfabetikoa

ERAGIKETA MOTA: Diru birtualarekin egindako eragiketa mota.

Eskurap.: Eskurapena.

Eskual.: Eskualdatzea.

Truk.: Trukea.

Transf.: Transferentzia.

Entreg.: Diru birtual berriaren entregak.

221-228

Zenbakizkoa eta eguna

ERAGIKETAREN EGUNA: aitortutako eragiketaren eguna.

229-528

Alfanumerikoa

JATORRIKO GAKO PUBLIKOAREN IDENTIFIKAZIOA: emandako, trukatutako edo transferitutako diru birtualari lotutako jatorriko gako edo helbide publikoa.

529-828

Alfanumerikoa

XEDEKO GAKO PUBLIKOAREN IDENTIFIKAZIOA: jasotako, trukatutako edo transferitutako diru birtualari lotutako xedeko gako edo helbide publikoa.

829-878

Alfanumerikoa

DIRU BIRTUAL MOTA: aitortutako eragiketaren xede den diru birtual mota (eskuratua, entregatua, trukatua edo transferitua).

A: Diru fiduziarioa.

N: Beste diru birtual bat.

O: Beste aktibo birtual bat.

Ond.: Ondasunak eta zerbitzuak.

879-918

Zenbakizkoa, hamartarra

AMAIERAKO DIRU KOPURUA: aitortutako eragiketaren xede den diru birtualaren unitate kopurua (eskuratua, entregatua, trukatua edo transferitua).

919-954

Zenbakizkoa, hamartarra

ERAGIKETAREN BALIOA: eragiketa egiteko erabilitako balioa eurotan.

955-984

Zenbakizkoa, hamartarra

KOMISIOAK ETA GASTUAK Eragiketari lotutako komisioak eta gastuak, aitorpen hau aurkeztera behartutako zergapekoak jasotakoak.

985

Alfabetikoa

KONTRAPRESTAZIOA: aitorpen informatibo hau aurkeztera behartuta dauden subjektuak informazioa emateko kontraprestaziorik duen ala ez jakinaraziko da.

B: kontraprestazioa dago, eta aitorpena aurkeztera behartuta dagoenak ordaindu edo jaso du edo bitarteko da edo horren berri du.

E: aitorpena aurkeztera behartuta dagoenak ez dauka eragiketaren balizko kontraprestazioaren berri.

986

Alfabetikoa

KONTRAPRESTAZIO MOTA: "KONTRAPRESTAZIOA" eremuan "B" adierazi bada, eremu honetan kontraprestazio mota azalduko da.

F: Diru fiduziarioa.

N: Beste diru birtual bat.

O: Beste aktibo birtual bat.

O: Ondasunak eta zerbitzuak.

987-1022

Zenbakizkoa, hamartarra

KONTRAPRESTAZIOAREN ZENBATEKOA: kontraprestazioaren eurotako zenbatekoa, kontraprestazio mota edo modalitate bakoitzerako. Eragiketak ez badakar diru fiduziarioko kontraprestazioa erabat eta eragiketaren balorazioa eurotan egin behar bada, eragiketa egin den egunean negoziazio plataforma nagusiek eskaintzen duten batez besteko kotizazioa hartuko da kontuan edo, bestela, eragiketa egin den egunean diru birtualaren eurotako merkatuko balioaren arrazoizko estimazioa ematen duten balorazio mekanismoak erabili beharko dira.

1023-1072

Alfanumerikoa

KONTRAPRESTAZIO MOTAREN DESKRIBAPENA: kontraprestazio osoa edo zati bat diru fiduziarioan egiten ez bada, kontraprestazioa zer diru edo aktibo birtual, ondasun edo zerbitzu mota den jakinaraziko da.

1073-1108

Zenbakizkoa, hamartarra

BALIOAREN KOTIZAZIOA: kontraprestazioa diru fiduziarioan ez bada eta eragiketaren balorazioa eurotan egin behar izan bada, eremu honetan jakinaraziko da zer kotizazio edo balio erabili den balorazio hori egiteko kontraprestazioa den diru edo aktibo birtual, ondasun edo zerbitzu mota bakoitzeko.

1109

Alfabetikoa

HASIERAKO ESKAINTZAREN AITORTZAILEA: aitortutako eragiketa mota «Entreg.» bada (diru birtual berriaren entregak), adierazi beharko da aitortzailea diru birtual berriaren hasierako eskaintza egiten duen pertsona den ala ez.

B: aitortzailea bada diru birtual berriaren hasierako eskaintza egiten duena.

E: aitortzailea EZ bada diru birtual berriaren hasierako eskaintza egiten duena.

1110-1271

Alfanumerikoa

HASIERAKO ESKAINTZAREN IDENTIFIKAZIOA:

1110-1229

HASIERAKO ESKAINTZAREN IZENA / SOZIETATE IZENA: "Hasierako eskaintzaren aitortzailea" eremuan adierazi bada aitortzailea ez dela hasierako eskaintza egiten duena, eremu honetan, diru birtual berriaren hasierako eskaintza egiten duen pertsonaren edo erakundearen izen-deiturak edo sozietate izena jakinarazi beharko dira.

1230-1238

ORDEZKARIAREN IFZ: Diru birtual berriaren hasierako eskaintza egiten duen pertsonaren edo erakundearen legezko ordezkariaren IFZ.

1239-1247

HASIERAKO ESKAINTZAREN IFZ-A: Diru birtual berriaren hasierako eskaintza egiten duen pertsonaren edo erakundearen IFZren identifikatzailea.

HASIERAKO ESKAINTZAREN BESTE ID BAT:

1248-1249

HERRIALDEAREN KODEA: Diru birtual berriaren hasierako eskaintza egiten duen pertsonaren edo erakundearen IFZri lotutako herrialdearen kodea.

02: IFZ/BEZa.

03: Pasaportea.

04: Identifikazioko agiri ofiziala, bizileku den herrialde edo lurraldean luzatua.

05: Bizileku ziurtagiria.

06: Froga balioa duen beste agiri bat.

1110-1271

Alfanumerikoa

1239-1247

1250-1251

ID TYPE: Diru birtual berriaren hasierako eskaintza egiten duen pertsonaren edo erakundearen bizileku den herrialdeko identifikazio mota ezartzeko gakoa.

Eskurap.: Eskurapena.

Eskuald.: Eskualdatzea.

Truk.: Trukea.

Transf.: Transferentzia.

Entreg.: Diru birtuala ematea.

1252-1271

IDa: Diru birtual berriaren hasierako eskaintza egiten duen pertsonaren edo erakundearen bizileku den herrialdeko identifikazio zenbakia.

–Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak/alfabetikoak zuriunez beteko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfanumeriko/alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F2309438