2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Alkateordea izendatzea eta alkatetza eskuordetzea
Garinoaingo Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 20ko 2023-0085 Ebazpenaren bidez, Asier Ormazabal Ezcurra izendatu du Garinoaingo Udaleko alkateorde.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, bete dadin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Gainera, argitaratzen da Garinoaingo Udaleko Alkatetzaren ekainaren 20ko 2023-0084 Ebazpenaren laburpena, espedienteak izapidetzeko eskumenak eskuordetzeari dagokionez; hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluei (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendua):
"Lehena.–Asier Ormazabal alkateordeari eskuordetzea espediente guztiak izapidetzeko eta ebazteko eskumena, alkateak prozeduretan esku hartzetik abstenitu behar duenerako, honako hauetan ezarritako arrazoiak direla-eta abstenitu ere: urriaren 1eko 40/2015 Legea (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (Toki Administrazioari buruzkoa) eta apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea (Kontratu Publikoei buruzkoa).
Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).
Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan: http://garinoain.sedelectronica.es.
Garinoainen, 2023ko ekainaren 20an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.
Iragarkiaren kodea: L2309880