2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIKAKO KONTZEJUA
Kontzejuko burutza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
2023ko ekainaren 22ko 164 Ebazpenaren bidez, kontzeju honetako buruorde Amaya Lazcano Izurdiagaren esku utzi ziren kontzejuko burutza-eginkizunak, 2023ko ekainaren 23tik uztailaren 4ra bitartean (biak barne).
Eskuordetze hori indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).
Artikan, 2023ko ekainaren 22an.–Kontzejuko burua, Óscar Alonso Sádaba.
Iragarkiaren kodea: L2309788