143. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Alkateordea izendatzea eta alkatetza eskuordetzea

Puiuko Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 21eko 2023-0067 Ebazpenaren bidez, María Rosario Guillén Guillé izendatu du alkateorde.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, bete dadin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendua).

Gainera, argitaratzen da Puiuko Udaleko Alkatetzaren 2023-0068 Ebazpenaren laburpena, espedienteak izapidetzeko eskumenak eskuordetzeari dagokionez; hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluei (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendua):

"Lehena.–María Rosario Guillén Guillén alkateordeari eskuordetzea espediente guztiak izapidetzeko eta ebazteko eskumena, alkateak prozeduretan esku hartzetik abstenitu behar duenerako, honako hauetan ezarritako arrazoiak direla-eta abstenitu ere: urriaren 1eko 40/2015 Legea (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (Toki Administrazioari buruzkoa) eta apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea (Kontratu Publikoei buruzkoa).

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (lege horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan: http://pueyo.sedelectronica.es.

Puiun, 2023ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2309877