14. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa, 17. poligonoko 344. lurzatian, Badostaingo Udal Planeko UO-2 unitatean. Behin betiko onespena, isiltasun positiboz

Badostaingo Udal Planeko UO-2 unitateko 17. poligonoko 344. lurzatiaren xehetasun-azterketaren hasierako onespena argitara eman zen 2022ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29an, eta jendaurreko informazioaren tramitea hasi zen.

Argitaratu ondoko bi hilabeteko epea iraganik, isiltasun positiboaren bidezko behin betiko onespena argitaratzen da, bai eta hirigintzako araudia ere, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1c), 74. eta 79. artikuluetan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Iruñean, 2022ko abenduaren 22an.–Administratzailea, Juan Pablo Salvatierra.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2217545