14. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jendaurrean jartzea Ingurumenean Eragina duen Jarduerari buruzko espedientea. Lurpeko aparkalekua eta azaleko urbanizazioa Zangoza kalean eta Gurutzeko plazan

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Interesdunek eskura izanen dute dokumentazioa elektronikoki.

Espedientea: Lurpeko aparkalekua eta azaleko urbanizazioa Zangoza kalean eta Gurutzeko plazan.

Titularra: Iruñeko Udala.

Jarduera: Lurpeko aparkalekua eraikitzea eta emakida.

Tokia: Zangoza kalea, Iruñea.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ESPEDIENTEKO DOKUMENTUAK

Memoria eta eranskinak.

Planoak (ZIP).

Baldintza-agiria.

Aurrekontua.

Eranskinak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: L2300359