14. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 3koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, María Yolanda Blanco Rodríguez andrea Datuaren Bulegoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. María Yolanda Blanco Rodríguez andrea Datuaren Bulegoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, 2023ko urtarrilaren 3tik aurrerako ondorioekin. Atal hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Aurrerapen Digitalerako Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2023ko urtarrilaren 3an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2300232