2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea. Alkatetzaren eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea
2023ko ekainaren 19an, Ribaforadako Udaleko alkateak ekainaren 19ko 80/2023 Ebazpena eman du. Horren bidez, Ribaforadako Udaleko alkateorde izendatzen dira Noemí Beatriz Hernández, María Urdániz Huguet eta Jesús Javier Pérez Marqués, ordena horretan.
Era berean, alkate udalburuak ekainaren 19ko 81/2023 Ebazpena eman du, zeinak Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzen baititu eta beherago zerrendatuta alkatearen eskumenak haren esku uzten baititu. Hona hemen xedapen zatia, hitzez hitz:
"Lehena.–Alkateaz gain, honako hauek ere izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide:
–Noemí Beatriz Hernández Rodríguez.
–María Urdániz Huguet.
–Jesús Javier Pérez Marqués.
Bigarrena.–Kide anitzeko organoa denez gero, Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea ondotik aipatzen diren eskumenak, betiere honakoetan aurreikusitakoei jarraikiz: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikulua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 226.1 artikulua, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarria eta haiekin bat datozen arauak. Hona hemen:
–Udal zerbitzu eta obrak zuzendu, ikuskatu eta sustatzea (TAOLen 21.1.d) artikulua).
–Lan eskaintza publikoa onestea osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera; eta langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea sToki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legearen 21.1.g) artikulua).
–Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, Osoko Bilkurak berariaz esleituak ez baditu, baita hirigintzaren kudeaketarako eta urbanizazio proiektuetako tresnen onespena ere (TAOLen 21.1.j) artikulua).
–Agintariei desobeditzeagatik eginiko hutsak edo udal ordenantzen arau-hausteak zehatzea, beste organo batzuen ahalmena denean salbu (TAOLen 21.1.n) artikulua).
–Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; haien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.
Salbuespen izanen dira munta txikiko kontratuak eta kreditua aldez aurretik erreserbatzea eta dagokion faktura aurkeztea soilik eskatzen dutenak. Kreditu horren premia, hain zuzen, xedatuta egonen da kontratazio organoa kide den adjudikazio botereari aplikatu beharreko aurrekontu- eta kontabilitate-araudian (Kontratu Publikoei buruzko Legearen 81. artikulua).
–Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, haien kontratazio edo kontzesiorako eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean (TAOLen 21.1.o) art.).
–Lizentziak ematea, alor horretako legeek Osoko Bilkurari berari ematen ez badiote eskumen hori (TAOLen 21.1.q) art.).
Hirugarrena.–Ebazpena izendatuei banan-banan jakinaraztea, kargua onar dezaten. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Udaleko gardentasun atarian argitaratzea, Udaleko Kontu-hartzailetzara igortzea eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran."
Ribaforadan, 2023ko ekainaren 19an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2309513