138. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Alkateordeen izendapena

Alkatetzak, 2023ko ekainaren 19an eman 256/2023 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Lehena.–Concepción Ciriza Marco izendatzea Cortesko Udaleko lehen alkateorde.

Bigarrena.–Izendatuari ebazpena pertsonalki jakinaraztea; hark kontrakoa adierazi ezean, isilbidez onetsitzat joko da.

Hirugarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, bertan argitara dadin; alkateak ebazpena sinatu eta biharamunetik hasita izanen du indarra, besterik ezartzen ez bada. Halaber, Udalaren ediktuen taulan argitaratuko da.

Laugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen ohiko osoko bilkuran.

Alkatetzak, 2023ko ekainaren 19an eman 257/2023 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Lehena.–Juan Pedro Ros Hernández izendatzea Cortesko Udaleko bigarren alkateorde.

Bigarrena.–Izendatuari ebazpena pertsonalki jakinaraztea; hark kontrakoa adierazi ezean, isilbidez onetsitzat joko da.

Hirugarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, bertan argitara dadin; alkateak ebazpena sinatu eta biharamunetik hasita izanen du indarra, besterik ezartzen ez bada. Halaber, Udalaren ediktuen taulan argitaratuko da.

Laugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2023ko ekainaren 19an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2309496