1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
973E/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Fernando José Juárez Barillas jauna izendatzen baita Tuterako Osasun Barrutiko Corellako OOLTko zuzendari.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 18.7 artikuluak ezartzen duenez, pertsona berak oinarrizko osasun laguntzako talde bat edo gehiago zuzendu ditzake, are osasun eskualde oinarrizko ezberdinetakoak badira ere.
Espedienteari egiaztagiriak eransten zaizkio, arrazoiak ematen dituztenak Tuterako Osasun Barrutiko Corellako OOLTko zuzendariaren izendapenaren gainean eta Valtierra-Cadreitako OOLTko Zuzendaritzaren kudeaketari buruz.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.2 artikuluak ezartzen du ezen Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez eginen dela, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak edo kasuan kasuko osasun barrutiko kudeatzailetzak proposaturik, oinarrizko osasun laguntzari atxikitako osasun profesionalen artetik aukeratuz.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabilita,
EBAZTEN DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Tuterako Osasun Barrutiko Corellako OOLTko zuzendari izendatzea Fernando José Juárez Barrilla jauna, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, zeinak Tuterako Osasun Barrutiko Valtierra-Cadreita OOLTko Zuzendaritzaren kudeaketa bere gain hartuko beharko baitu.
2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.
3. Ebazpen hau Fernando José Juárez Barillas jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko ekainaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.
Iragarkiaren kodea: F2309431