137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

202/2023 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendapen berezia egiten baita Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publiko baten zuzendari posturako, zeinean 2023-2024 ikasturtean hasiko baita, orain arteko zuzendariak behar baino lehenago amaitu baitu kargualdia.

Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 29an emandako 42/2017 Foru Aginduaren bidez, arauak eman ziren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen askearen bidez hautatzeko, ebaluatzeko eta haien izendapena berritzeko.

Bat etorriz aipatutako martxoaren 29ko 42/2017 Foru Aginduaren 11. artikuluarekin, deialdirik aurreikusita ez duten ikasturteetan ikastetxe bateratuetako zuzendari postuak hutsik gelditzen badira, Hezkuntzako zuzendari nagusiak karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko du zuzendari. Izendapen hori ikasturte baterako izanen da, eta egiten den lehenbiziko deialdian sartuko da. Horretarako, izendapen berezia eginen da, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Zuzendaritzaren ebazpen bidez. Orobat, xedatzen da ezen zuzendaritza taldeko kideak izendapen berezi baten bidez izendatuko direla, ikastetxe bateratuko zuzendariari dagokion epe bererako.

Lizarrako Ikastetxe Bateratu Politeknikoan, Antonio María Díaz Martínez jaunak behar baino lehenago amaitu du zuzendariaren kargualdia, horretarako ezarrita dauden arrazoietako bat tarteko dela.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Javier Gómez Arriola jauna izendatzea, izendapen berezi bidez, Lizarrako Ikastetxe Bateratu Politeknikoko zuzendari kargurako, zeinean 2023-2024 ikasturtean hasiko baita, orain arte zuzendaria zen Antonio María Díaz jaunak behar baino lehenago amaitu baitu kargualdia; hori guztia jarraian ezartzen denarekin bat:

IKASTETXEA

KARGUA

IZENA

HASIERA

BUKAERA

Lizarrako Politeknikoa IB

Zuzendaria

Javier Gómez Arriola

2023/07/02

2024/06/30

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Atalera, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, eta interesdunari.

Iruñean, 2023ko ekainaren 15ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F2309555