4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapenak
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Bederatzigarrena.–Adiosko Bake Epaitegia: María Iranzu Eslava Pina andrea, bake epaile titular.
Hamargarrena.–Atezko Bake Epaitegia: Antonia Goñi Oyarzun andrea eta Héctor Cabeza Goñi jauna, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hamaikagarrena.–Burlatako Bake Epaitegia: Juan Ignacio Marugan Agesta jauna eta Jennifer Madelainne Borromeo Del Pozo andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hamabigarrena.–Donamariako Bake Epaitegia: Miguel Aguerralde Belarra jauna eta María Concepción Sarratea Echenique andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hamahirugarrena.–Urrozko Bake Epaitegia: María José Arburua Vertiz andrea eta José María Arocena Juanena jauna, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hamalaugarrena.–Zabaltzakoko Bake Epaitegia: Patricia Urdaniz Irigaray andrea eta Maite Díaz de Cerio Ruiz andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hamabosgarrena.–Abaurregaineko Bake Epaitegia: Edurne Bezunartea Azpillaga andrea eta Eva María Aróstegui Ancho andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hamaseigarrena.–Oibarko Bake Epaitegia: María Antonia Orzanco Ojer andrea eta Carlos Burguete Elarre jauna, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hamazazpigarrena.–Gardeko Bake Epaitegia: María Isabel Urzainqui Ansó andrea eta María Ángeles Ansó Pérez andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hemezortzigarrena.–Uharteko Bake Epaitegia: José Ramón Moratinos Olorón jauna eta Fernando Villanueva Díaz de Ulzurrun jauna, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hemeretzigarrena. –Ledeako Bake Epaitegia: Francisco Javier Almándoz Navarro jauna, bake epaile titular.
Hogeigarrena.–Bidankozeko Bake Epaitegia: Juan Luis Urzainqui Salvoch jauna eta Oscar Urzainqui Salvoch jauna, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hogeita batgarrena. –Gesalazko Bake Epaitegia: Ainara Elbusto Arteaga andrea, bake epaile ordezko.
Hogeita bigarrena.–Lukinko Bake Epaitegia: Itziar Pardo Abárzuza andrea eta Rosana De Miguel San Martín andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hogeita hirugarrena.–Mendazako Bake Epaitegia: María Elena Carlos Carlos andrea, bake epaile titular.
Hogeita laugarrena.–Nazarko Bake Epaitegia: Ana Belén Ibarrola Piérola andrea, bake epaile titular
Hogeita bosgarrena.–Caparrosoko Bake Epaitegia: María Inmaculada Pascual Luqui eta Sergio Escalera Aicua jauna, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Hogeita seigarrena.–Leozko Bake Epaitegia: Francisco Javier Itoiz Jiménez jauna, bake epaile ordezko.
Hogeita zazpigarrena.–Fontellasko Bake Epaitegia: Jesús María López Luquin jauna eta Irene Orta Sánchez andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.
Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2023ko ekainaren 19an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J2309650