2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, 1. sektoreko (Queiles) plan partzialean, U.I-4 unitatean. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2023ko apirilaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zuen determinazio xehatuak aldatzea Tuterako hiri-antolamenduko plan orokorreko 1. sektoreko (Queiles) plan partzialean, U.I-4 unitateko U3.11-1 lurzatian (plana 2022ko irailekoa da). Horretarako proiektua idatzi dute Jesús María Ramírez Sánchez zuzenbideko doktoreak (DeUrban abogados SCren zerbitzukoa) eta René Alegría hirigintza-arkitektoak (Altrum Arquitecturakoa), eta sustatu dute Inversiones Jiru SLk eta Muproal 87 SLk.
Argitara ematen da onetsitako hirigintzako araudiarekin batera, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik.
Tuteran, 2023ko ekainaren 7an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2309585