137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Xehetasun-azterketa, Enderizko 1. poligonoko 58. lurzatian. Behin betiko onespena

Enderizko 1. poligonoko 58. lurzatirako xehetasun-azterketa, Sara Contreras Parrak sustatuta, hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2023ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 20an. Hura jendaurrean edukitzeko epea amaituta, eta inork ez duenez haren aurkako alegaziorik jarri, Olaibarko Udalak, 2023ko maiatzaren 25eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi du; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Haren edukia jakitera ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79. artikuluari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Olaibarren, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2309411