137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zabalegiko UE-2.2 exekuzio-unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Alkateak 2023-0391 Ebazpena eman zuen apirilaren 18an, eta iragarkia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratutako egunkarietan. Jendaurreko aldia iragan ondoren, behin betiko onetsi da Zabalegiko UE-2.2 unitatea borondatez birpartzelatzeko proiektua eta horren %10 monetizatzeko Hirigintza-hitzarmena, Noaingo Udalaren eta Borondatezko Birpartzelazio Batzordearen artekoa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2 017 Legegintzako Foru Dekretuaren 151. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko aipatu 35/2002 Foru Legearen 151.3 artikulua (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren egungo 152.3 artikulua).

Noain Elortzibarren, 2023ko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2309594