137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa xehatua hirigintzako araudiaren 17., 19., 24., 31. eta 46. artikuluetan, eta 19 bis eta 38 bis artikuluak sartzea. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea aldaketa xehatua Noain Elortzibarko Udal Planaren Hirigintzako Araudiaren 17., 19., 24., 31. eta 36. artikuluetan, eta 19 bis eta 38 bis artikuluak sartzea. Aldaketa Noain Elortzibarko Udalak sustatu du.

Bigarrena.–Dokumentuaren ale bat bidaltzea lurralde-antolamendu eta hirigintza arloko eskumenak dituen Departamentura, gehienez ere hamar eguneko epean.

Hirugarrena.–Aldaketaren testu osoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean sar dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Testu Bateginaren 79. artikuluak ezarritakoaren arabera, zeina onetsi egin baitzen uztailaren 2ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udalaren egoitza elektronikoan.

Noain Elortzibarren, 2023ko ekainaren 14an.–Jarduneko alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2309412