137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 78., 86. eta 96. artikuluetan. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2022ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal-planaren udal Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa, eta berridatzi egin zituen finken itxiturari dagozkion 78., 86. eta 96. artikuluak. Horren iragarkia argitaratu zen 2022ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 24an.

Erabakia jendaurreko informazioan ikusgai jarri zen, eta alegazio bat aurkeztu zen horren aurka, zeina ezetsi baitzen 2023ko maiatzaren 24ko ohiko bilkuran.

Ordenantza hori behin betiko onetsi da, eta osorik argitaratzeko xedatu, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) , maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Lesakan, 2023ko ekainaren 16an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2309414