137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Arau Subsidiarioen aldaketa 3. poligonoko 310. lurzatian. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, legez aurreikusitako moduan eta hurrenez hurren, hasierako onespena, jendaurreko epea eta behin-behineko onespena tramiteak egin zituen aldaketa egituratzailea egiteko egun indarrean dauden Iturengo Arau Subsidiarioetan, 3. poligonoko 310. lurzatiaren sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik lurzoru urbanizagarria izatera igarotzeko, eta bizitegi-erabilerarako exekuzio-unitate berri bat mugatzea, non gehienez ere bi etxebizitza egitea aurreikusten baita, Martin Tellechea Mariezcurrenak sustatuta.

2023ko maiatzaren 9an, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak, 93E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi du aipatu aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, agintzen da aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Iturenen, 2023ko ekainaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2309553