2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 44. artikuluan. Behin betiko onespena
Cascanteko Udalak, 2023ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Cascanteko Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 44. artikuluan. Iragarkia 2023ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean.
Jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe haren aurkako alegazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsirik gelditzen da Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 44. artikuluaren aldaketa.
Aldaketa horretan sartzen den hirigintzako araudia argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Cascanten, 2023ko ekainaren 13an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2309413