137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 13. poligonoko 230. lurzatian. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen zuzkidurako hiri-jarduketarako plan berezi bat Berriobeitiko 13. poligonoko 230. lurzatian, indarrean den Udal Plan Orokorreko determinazioak garatzeko. Ekimen partikularrekoa da, Promociones Sardano SLk eskatu baitu, eta Daniel Azpilicueta Fernández de las Heras arkitektoak idatzi du.

Erabaki hori argitaratzen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina):

1. Behin betiko onestea zuzkidurako hiri-jarduketarako plan berezi bat Berriobeitiko 13. poligonoko 230. lurzatian, indarrean den Udal Plan Orokorreko determinazioak garatzeko. Ekimen partikularrekoa da, Daniel Azpilicueta Fernández de las Herasek eskatu baitu, Promociones Sardano SL ordezkatuz.

2. Espediente osoa lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunari bidaltzea, egindako txostenekin batera, gehienez ere hamar eguneko epean, onespen hau ematen denetik zenbatzen hasita, kontrola dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 72.4 artikulua), eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluaren arabera. Espedienteari erantsiko zaio 2023ko otsailaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakia, plan berezi honetarako etxebizitza babestuaren gutxieneko estandarra kentzea onesteko.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bertan jasotako hirigintza arauekin batera.

Erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta beronen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Berriobeitin, 2023ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2309832