2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRANTZU OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Burutzaren 2023ko maiatzaren 26ko 5/2023 Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira deialdia egin duen toki-erakundeko langile lan-kontratudun finkoak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziko lanpostuetan aritzeko.
Irantzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Burutzaren 7/2022 Ebazpena argitaratu zen 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoari jarraikiz (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).
2023ko martxoaren 29ko 3/2023 Ebazpenaren bidez, toki-erakundearen web-orrian argitaratu baitzen, behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zer izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena, betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horiek horrela, eta erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko:
–María Teresa Sangüesa Azcona langile lan-kontratudun finko izendatzea, Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko familia-langilearen lanpostua esleituta, %100eko lanaldiarekin eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Plantilla organikoan 3 zenbakia duen lanpostua.
–Blanca Nieves Astiz Sanz langile lan-kontratudun finko izendatzea, Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko familia-langilearen lanpostua esleituta, %75eko lanaldiarekin eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Plantilla organikoan 4 zenbakia duen lanpostua.
–María Nela Flores Martínez langile lan-kontratudun finko izendatzea, Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko familia-langilearen lanpostua esleituta, %75eko lanaldiarekin eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Plantilla organikoan 5 zenbakia duen lanpostua.
–María Yolanda Ventura López langile lan-kontratudun finko izendatzea, Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko familia-langilearen lanpostua esleituta, %50eko lanaldiarekin eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Plantilla organikoan 6 zenbakia duen lanpostua.
–María Dolores Barandiarán Pérez langile lan-kontratudun finko izendatzea, Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko familia-langilearen lanpostua esleituta, %50eko lanaldiarekin eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Plantilla organikoan 7 zenbakia duen lanpostua.
–Victor Iriarte Jaurrieta langile lan-kontratudun finko izendatzea, Irantzu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-hezitzailearen lanpostua esleituta, %100eko lanaldiarekin eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Plantilla organikoan 8 zenbakia duen lanpostua.
2. Izendatutako izangaiek 2023ko abuztuaren 1ean jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Abartzuzan, 2023ko maiatzaren 26an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Izcue San Martin.
Iragarkiaren kodea: L2309534