2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergoko buruak honako erabaki hau hartu zuen 2023ko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez:
Ebazpena, Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergoan lan egiten duten langile lan-kontratudun finkoak izendatzeko, honako lanpostu hauek betetzeko: Gitarra elektriko eta Comboko irakaslea, Tronboi eta Taldeko irakaslea, Kantuko irakaslea, Akordeoi eta Trikitiko irakaslea eta atezaina.
2022ko urriaren 21ean, Partzuergoko Batzarrak erabaki zuen onestea prozedura baten deialdia, oinarriak eta ezaugarrien koadroa, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko. Zehazki, honako lanpostu hauek beteko dira: Tronboi irristailudun eta Taldeko irakaslea (1.20. zenbakia plantilla organikoan), Akordeoi eta Trikitiko irakaslea (1.18. zenbakia plantilla organikoan), Kantuko irakaslea (1.146. zenbakia plantilla organikoan), Gitarra elektriko eta Comboko irakaslea (1.17. zenbakia plantilla organikoan) eta atezaina (2.2. zenbakia plantilla organikoan). Prozedura hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriena). Deialdia eta oinarriak jendaurrean jarri ziren iragarkia argitaratzean 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an, eta Udalaren web-orrian.
2023ko otsailaren 16ko Ebazpenaren bidez onetsi zen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan onartutako izangaien behin betiko zerrenda, eta toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen.
Merezimenduen balorazioa amaituta, Burlatako Udalaren web-orrian argitara eman zen, 2023ko ekainaren 14an, kalifikazio-epaimahaiak 2023ko maiatzaren 9an egindako izendapen-proposamena, puntuaziorik handiena lortu zuten izangaien alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten eta deitutako plazen kopuruan lekua baitzuten.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horiek horrela, aintzat harturik indarreko legeriak ematen dizkidan eskudantziak, eta, bereziki, honako arauek ematen dizkidatenak: 7/1985 Legearen 21.1 h) eta 102.2 artikuluak (lege horren bidez arautu ziren Toki Araubidearen Oinarriak) eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), eta bat etorriz enplegu publikoko deialdi hau arautzen duten oinarriekin,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea plantillako langile lan-kontratudun finko, Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergoan jarraian adierazitako lanpostuak betetzeko:
–Tronboi irristailudun eta Taldeko irakaslea: Xabier Echeverria Romero.
–Akordeoi eta Trikitiko irakaslea: Ainhoa Iparragirre Iribarren.
–Kantuko irakaslea: María Jesús Comerón Echeverria.
–Gitarra elektriko eta Comboko irakaslea: Rubén Menéndez Calvo.
–Atezaina: Ibai Moreno Ibañez.
2. Izendatutako izangaiek 2023ko ekainaren 30ean sinatu beharko dute kontratua, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
3. Ebazpen hau argitaratzea Burlatako Udalaren web-orrian, deialdiaren fitxan, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, interesdunei jakinaraziko zaie, ohartarazita honako errekurtso hauetako bat jartzen ahalko dutela, nahi izanez gero:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2023ko ekainaren 16an.–Partzuergoko burua, Ana Góngora Urzaiz.
Iragarkiaren kodea: L2309521