137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin lanpostu huts bat, dagokiona aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuari. Izendapena

Ikusirik epaimahaiak egindako proposamena (deialdia argitaratu zen 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, abenduaren 19an) eta aurkezturik deialdiko bederatzigarren oinarrian eskatutako dokumentazioa, honako hau ebatzi dut:

María Remedios Cano Molina izendatzea gerontologiako laguntzaile, lan-kontratudun finko gisa, lanaldi osoan, San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatean, plantilla organikoan ezarritakoaren arabera.

Izendatutakoak lanpostuaz jabetu beharko du iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bi egunetan.

Fustiñanan, 2023ko ekainaren 21ean.–Mankomunitateko burua, María Dolores Arrondo Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L2309678