137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete dadin gizarte-langileen buru izateko lanpostu huts bat. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak, 2023ko ekainaren 14ko 630 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen M.ª Teresa Artázcoz Oroz izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia gizarte-langileen buruaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako probetan (deialdia argitaratu zen 2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9an).

Aplikatzekoa den araudia: 215/1985 Foru Dekretuaren 14. artikulutik 17.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua).

Zizur Nagusian, 2023ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2309440