2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Udaltzaingoko buruaren izendapena
Eguesibarko Udaleko alkateak, datan adierazitako egunean, Alkatetzaren 1751/2023 Ebazpena eman zuen:
Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 23/2018 Foru Legearen 29. artikuluak dioenez, Polizia Kidegoko burua izendapen libreko behin-behineko langilea izanen da, eta alkateari edo toki erakundeko buruari dagokio hura izendatu eta kargutik kentzea.
Horrenbestez, dituen eskudantziak erabiliz, Alkatetza honek
EBATZI DU:
1.–Iñigo de Carlos Mina izendatzea Eguesibarko Udaltzaingoko buru. Indarra duen legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak izanen ditu, baita Udalaren gaur egungo aurrekontuan jasotako ordainsariak ere.
2.–Izendapenak 2023ko ekainaren 17tik aitzina izanen du eragina eta nire agintaldiaren bukaera egunera arte, baldin eta tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez bada.
3.–Ebazpena interesdunari eta udal Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, Udalbatzari haren berri ematea kide anitzeko organoak egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere.
Sarrigurenen, 2023ko ekainaren 17an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2309598