1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
129E/2023 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Iñaki Oroz Zabalza jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko burua.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Iñaki Oroz Zabalza jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Ataleko burua, kargutik kentzea xedatzea.
2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko ekainaren 21ean.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.
Iragarkiaren kodea: F2309588