2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
URRAULGOITI
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, argitaratu zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako 29/2021 erabakia, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Urraulgoitiko Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du, zeinaren bidez izendatzen baita Urraulgoitiko Udaleko zerbitzura administrari laguntzaile lanetan arituko den izangaia:
–16/2023 Ebazpena, maiatzaren 19koa, zeinaren bidez Silvia Garde Torres izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Urraulgoitiko Udalaren zerbitzura, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko %50eko lanaldian.
Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko maiatzaren 22a izanen da.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Urraulgoitin, 2023ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.
Iragarkiaren kodea: L2309448