2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLTZA ZENDEA
Deialdia, lorezaintza eta askotariko eginkizunetarako langile izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Oltza Zendeako Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 15ean, Alkatetzaren 309/2023 Ebazpena eman zuen. Horrek honako hau dio, hitzez hitz:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko urriaren 3an hartu erabakiaren bidez, deialdia onetsi zen, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko lorezaintza eta askotariko eginkizunetarako langile izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (2022ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 20an).
Otsailaren 3ko 49/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen aipatu deialdirako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Gainera, oposizioaren lehenengo probaren data, ordua eta tokia ezarri ziren (2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa).
2023ko martxoaren 3an, hautaketa epaimahaiak erabaki zuen onestea deialdiaren lehiaketa faseko behin betiko emaitzak, eta euskara mailaren proba egitea falta zitzaien hori egitea eskatu zutenei, deialdiaren oinarrien 6.1.b) puntuan ezarritakoaren arabera. Euskara mailaren proba 2023ko maiatzaren 23an egin zen.
Probak amaituta, 2023ko maiatzaren 24an onetsi eta argitaratu egin zen oposizio-lehiaketa gainditu zutenen zerrenda, lortutako emaitzak ordenatuta txandaka eta lortutako puntuen arabera.
2023ko maiatzaren 24an, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldira deitu eta 2023ko maiatzaren 26an egin zen.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2023ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horiek horrela, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz; hain zuzen ere apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak emandakoak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izendatu eta horien kontratazioa onestea, lorezaintza eta askotariko eginkizunetarako langile izateko, Iván Manuel García Rodríguez eta Victoria Sangüesa Azcona. Kontratatzeak berekin ekarriko du izendatutako pertsonak bihurtzea nominako eta plantillako lan-kontratudun finko, eta izanen dituzte indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean:
Bigarrena.–Lorezaintza eta askotariko eginkizunetarako langile izateko lanpostu hutsak honako hauei esleitzea:
ABIZENAK, IZENA | TXANDA | LANPOSTUAREN ZENBAKIA | IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | LANALDIA |
García Rodríguez, Iván Manuel | Irekia | 8 | Zerbitzu anitzak-Lorezaintza | Lan-kontratudun finkoa | D | Osoa |
Sangüesa Azcona, Victoria | Irekia | 9 | Askotariko zerbitzuak-lorezaintza | Lan-kontratudun finkoa | D | Osoa |
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko irailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz. Horretarako, egun horretarako, dagokion lan-kontratu finkoa formalizatuko da, edo, hala badagokio, egungo kontratuaren datuak aldatuko dira.
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.
Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Ebazpen honen bidezko izendatze eta kontratazio erabakia. Era berean, agintzea argitara dadila Oltza Zendeako Udalaren web-orri ofizialean (https://www.ayuntamientoolza.com), iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atalean, deialdiaren web fitxan, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki erakundeko langileen alorrera, eta lan-aholkularitzara. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Oltza zendean, 2023ko ekainaren 16an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L2309483