2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MARTZILLA
–VICENTE FONTÁN MUSIKA ESKOLA–
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, dagozkionak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari. Izendapenak
Vicente Fontán Musika Eskolako Patronatuaren Batzarrak, 2023ko urriaren 20an, jarraian ematen diren erabakiak hartu zituen, izangai batzuk izendatzeko langile lan-kontratudun finko, Martzillako Vicente Fontán Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzurako; hori dena, jarraikiz deialdiko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenei (deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, dagozkionak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–; aipatutako deialdia argitaratu zen 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an).
–Alkatetzaren 2023-0598 Ebazpena, 2023ko ekainaren 6koa, zeinaren bidez María Fernández Barbería izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Pianoko, Musika-hizkuntzako eta Koruko irakasle lanposturako; plaza zenbakia: 01-09.
–Alkatetzaren 2023-0599 Ebazpena, 2023ko ekainaren 8koa, zeinaren bidez Maite López Orta izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Musika-hizkuntzako, Koruko eta Hastapeneko irakasle lanposturako; plaza zenbakia: 01-18.
–Alkatetzaren 2023-0601 Ebazpena, 2023ko ekainaren 8koa, zeinaren bidez Carlos Rodrigo Vicente izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Flautako eta Musika-hizkuntzako irakasle lanposturako; plaza zenbakia: 01-14.
–Alkatetzaren 2023-0602 Ebazpena, 2023ko ekainaren 8koa, zeinaren bidez Carmelo Muruzabal Ibáñez izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Gitarrako eta Rondallako irakasle lanposturako; plaza zenbakia: 01-05.
–Alkatetzaren 2023-0604 Ebazpena, 2023ko ekainaren 9koa, zeinaren bidez Felipe Marín Malo izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Gaitako irakasle lanposturako; plaza zenbakia: 01-12.
–Alkatetzaren 2023-0605 Ebazpena, 2023ko ekainaren 9koa, zeinaren bidez Christian Jiménez Redín izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Tronboiko irakasle lanposturako; plaza zenbakia: 01-19.
–Alkatetzaren 2023-0606 Ebazpena, 2023ko ekainaren 9koa, zeinaren bidez Ramiro Mediavilla Fernández izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Tronpetako irakasle lanposturako; plaza zenbakia: 01-08.
–Alkatetzaren 2023-0607 Ebazpena, 2023ko ekainaren 9koa, zeinaren bidez Sergio Urtasun Iriarte izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Klarineteko irakasle lanposturako; plaza zenbakia: 01-04.
–Alkatetzaren 2023-0608 Ebazpena, 2023ko ekainaren 9koa, zeinaren bidez Francisco Javier Lorente Berrio izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Saxofoiko, Musika-hizkuntzako eta Bandako irakasle lanposturako; plaza zenbakia: 01-10.
–Alkatetzaren 2023-0610 Ebazpena, 2023ko ekainaren 9koa, zeinaren bidez Ananda Larrea Idoy izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Oboeko irakasle lanposturako; plaza zenbakia: 01-22.
–Alkatetzaren 2023-0614 Ebazpena, 2023ko ekainaren 13koa, zeinaren bidez Marcos Bernarte Llorente izendatzen baita langile lan-kontratudun finko, Tubako eta Bonbardinoko irakasle lanposturako; plaza zenbakia: 01-02.
Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko irailaren 1a izanen da.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Martzillan, 2023ko ekainaren 13an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L2309109