2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LARRAGA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Izendapen batzuk egin dira 2023ko ekainaren 19ko Alkatetzaren 49-2023 Ebazpenaren bidez, jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorri duen proposamenari, dagozkion izendapenak egiteko, honako deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, bost lanpostu huts bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Hona hemen izendapenak:
María Cristina Arguiñáriz Lamberto, D mailako administrari laguntzaile lanposturako (2 zenbakia plantilla organikoan), langile lan-kontratudun finko izateko lanaldi osoan.
Elisa Gato Puente, D mailako administrari laguntzaile lanposturako (6 zenbakia plantilla organikoan), langile lan-kontratudun finko izateko lanaldi osoan.
Javier Ángel Vidarte Yoldi, D mailako askotariko eginkizunetarako eta landa-zaintza lanposturako (8 zenbakia plantilla organikoan), langile lan-kontratudun finko izateko lanaldi osoan.
María Elena Uriz Olaiz, C mailako liburutegiko arduradun lanposturako (9 zenbakia plantilla organikoan), langile lan-kontratudun izateko lanaldi partzialean (lanaldiaren %64,38).
Ana María Rodríguez Tabar, E mailako askotariko eginkizunetarako eta garbiketarako lanposturako (10 zenbakia plantilla oganikoan), langile lan-kontratudun finko izateko lanaldi partzialean (lanaldiaren %80).
Izendatutako pertsona guztiak karguaz jabetuko dira 2023ko ekainaren 30ean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Larragan, 2023ko ekainaren 19an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2309500