2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXALAR
Deialdia, administrari-ofiziala izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Etxalarko Udalak, 2023ko otsailaren 9an eginiko osoko bilkuran, deialdia onartu zuen Etxalarko Udalaren zerbitzurako ofizial administrari lanpostu bat (arlo ekonomikorako) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an.
Hautaprobak amaituta, deialdiaren 7.1. oinarrian adierazitakoarekin bat etorriz, epaimahai kalifikatzaileak Igor Gurrutxaga Errandonea jauna Etxalarko administrari-ofizial (arlo ekonomikorako) izendatzeko proposamena egin dio Alkatetzari, bera izan baita deialdian puntuaziorik onena lortu duen hautagaia.
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Etxalarko Udalaren bulegoetan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Etxalarren, 2023ko ekainaren 16an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L2309592