137. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen zerbitzu osagarrietako langileen bi lanpostu, funtzionarioen araubidean jardun dezaten. Izendapen proposamena

Cortesko Udaleko zerbitzu osagarrietako langileen bi lanpostu betetzeko deialdian (oposizio-lehiaketa bidez, funtzionarioen araubidean jardun dezaten), epaimahaiak proposamena egin du Alberto Pérez Burgos eta Juan Miguel Sánchez Villafranca izendatzeko, haiek baitira puntuazio handienak lortu dituzten izangaiak.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2023ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2023ko ekainaren 21ean.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2309677